Eskola

Kize Urduliz

Azterketa-data daukagu… baita gure ikasle onenentzako saria ere

Kategoriak:

Azterketa laster izango da! Eusko Jaurlaritzaren deialdiaren arabera, kirol-nautika titulazien hurrengo azterketa apirilaren 7an izango da FICOBAn (Irun). Polaris Nautika Eskolan, beti bezala, ilusioz gaude deialdiaren zain; ikasle asko 2021eko azarotik prestatzen ari dira, eta ordutik, hau da lehen aukera azterketa egiteko. Galderarik ohikoena izaten da notarik dagoen edo soilik gaindituta dagoen edo ez esaten den. Normalean gure erantzuna izaten da azterketaren emaitza GAI edo EZ GAI dela. Baina aurreko batean egin genuen bezala, gure tripulazioa are gehiago motibatu nahi dugu. Aisiako Ontziko Patroi ikastaroko ikasle guztiak egiten ari diren ahaleginak saritu nahi ditugu eta ikastera bultzatu nahi ditugu, beharrezkoa […]

Zein ontzi-mota eraman dezaket titulinarekin?

Kategoriak:

Lortu zure nabigazio-lizentzia Getxon, Polaris Nautika Eskolan Titulina edo, hobeto esanda, nabigazio-lizentzia titulu nautikorik oinarrizkoena eta errazena da, eta aisialdiko nautikaren munduan sartzeko aukera emango dizu.Titulu nautiko hori eskuratzeko ez da behar azterketarik, eta edozein eskola homologatutan lor daiteke; esate baterako, Polaris Nautika Eskolan. Aukera emango dizu 6 metrorainoko luzerako ontziak gidatzeko edo, hobeki esan, gobernatzeko, bai eta mota guztietako moto nautikoak edo ur-motoak erabiltzeko ere, motorrak duen potentzia gorabehera. Horrelako ontziak egunez soilik gidatu ahal izango ditugu, eta gure egoitza-portutik abiatuta, betiere hondartza edo babes-portu batetik 2 itsas miliatik gora urrundu gabe. Portutik gehienez ere aldendu gaitezkeen 2 itsas miliako distantzia 3 kilometro […]

GALERNA

Kategoriak:

Terminoaren jatorria Galerna CTDen (Coastal Trapped Disturbance) baitan sar daitekeen fenomeno meteorologikoa da. Honela itzul daiteke: “Kostaldean harrapatutako perturbazioak”.Perturbazio mota horiek urtarorik beroenean gertatu ohi dira, arratsaldean edo gauean, eta ezaugarri nagusia da eguraldia bat-batean okertzen dela. Galerna terminoaren jatorria ez dago guztiz argi. Zenbait iturrik, RAEk esaterako, frantseseko galerne hitzari egozten diote jatorria, eta hitz hori, aldi berean, bretoierako gwalarn hitzetik letorke. Ipar-ekialdeko haizea esan nahi du. RAEk bat-bateko haize ekaiztsu gisa definitzen du, mendebaldean eta ipar-ekialdean jo ohi duena. Beste iturri batzuek ingelesezko gale terminoan kokatzen dute jatorria, eta hori, aldi berean, Eskandinaviatik etorriko litzateke, geilt terminoaren (zalaparta, […]

Nabigazio-baimena Getxon

Kategoriak:

Nabigazio-baimena edo «Titulin» esaten zitzaiona, Polaris Nautika Eskolaren eskutik Nabigazio-baimena (lehen «Titulin» esaten zitzaionaren ordezkoa) goiz batean eta inongo azterketarik egin gabe lor dezakezun nautika-titulua da. Tituluak baimena ematen du 6 metrorainoko luzera duten ontziak egun-argiz gobernatzeko, portutik edo babeslekutik 2 itsas milako distantziaren barruan. Mota guztietako uretako motoak gobernatzeko baimena ere bada. Programa osorik eskaintzen da, teoria eta praktika, gure ontzietan. Honako hau da programa teorikoa: Oinarrizko nomenklatura nautikoa Amarratzeko eta ainguratzeko elementuak Segurtasuna itsasoan Legeria Balizajea Itsasoko abordatzeak prebenitzeko nazioarteko erregelamendua Maniobra Gainera, Polaris Nautika Eskolarekin zehatz-mehatz ezagutuko duzu nolakoak diren belaontziak eta ontzi motordunak. Gaur egun, hilean 2 ikastaro […]

Azterketa-data daukagu… baita gure ikasle onenentzako saria ere

Kategoriak:

Azkenean badugu azterketa-data! Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, martxoaren 18an egingo dira kirol-nautikako titulazioak lortzeko azterketak Irungo FICOBAn. Bizi dugun egoera kontuan hartuta, eta matrikulen kopurua handia denez, batez ere Aisiako Ontziko Patroi (AOP) tituluan, azterketak mailaka egitea erabaki da. Polaris Nautika Eskolan ilusioz hartu dugu azterketa-dataren berria; izan ere, ikasle batzuek 2020aren hasieratik dihardute prestaketa-lanetan, eta egoeraren ondorioz ezin izan dute azterketarik egin orain arte. Ohiko galdera izaten da azterketan nota jartzen ote duten ala gainditu den edo ez bakarrik jakinarazten duten. Azterketaren emaitza GAI edo EZ GAI izaten dela erantzuten dugu normalean. Baina oraingoan gauzak bestela egin nahi […]