Alokairua

Oporrak familian

Kategoriak:

Planik onenak familian egin eta gozatu Beti da zirraragarria oporrak familiarekin planeatzea. Batzuetan zaila da familiako kide guztiek gozatuko dituzten jarduerak aurkitzea.   Polaris Nautika Eskolan hurrengo planak eta esperientziak eskaini nahi dizkizuegu, familian gozatzeko.   Getxora etorriko bazarete, jakin behar duzue hemen mila plan dituzuela egiteko. (Getxon, plan bat egunero)   Itsasoa gustuko baduzue eta egun batez nabigatzen egon nahi baduzue bela nabigazioari buruz gehiago ikasten duzuen bitartean, zalantzarik gabe, gure Polaris Bat belaontzian antolatzen ditugun irteeretan aukera izango duzue hori egiteko.   Hurrengoak dira Polaris Nautika Eskolak eskaintzen dituen planak: Polaris Bat belaontzian nabigatu   Polaris Nautika Eskolan […]

Getxo Kostako jarduerak

Kategoriak: Tags:

Udaberriko eta udako planak Getxon Esperientzia ugari bizitzeko aukera izango duzu Getxo kostari esker. Getxo euskal kostaldeko xarma gehien duen herrietako bat da. Bilboko erdigunetik 20 kilometrora, Kantauri itsasoak bustita, paisaia paregabea du. Hondartzek eta itsaslabarrek harrituta utziko zaituzte. Hortaz, galdu ezin duzun helmuga paregabea da. Udaberria iristear da eta horregatik zuen ingurukoekin gozatzeko aukera batzuk eman nahi dizkizuegu. Bikotearekin, familiarekin edo taldean gozatu ahal izango duzu esperientzia horietaz. Getxon, kostaz gozatzeko jarduera ugari ditugu eskuragarri. Getxoko tursmo bulegoak esperientzia aukera sorta zabala du gure udalerrira datozen pertsona guztientzat. Turismo bulego nagusian, Ereagako hondartzan, hurrengo denboraldirako antolatuta dauden jarduera guztien […]

Aste Santurako planak

Kategoriak:

Aste Santurako planak Oporrak ia-ia bertan dira. Astebete baino gutxiago gelditzen da horrenbeste itxarondako eta merezitako Aste Santuko oporrak iristeko. Zuetako batzuek planak eginda izango dituzue jada, eta beste batzuk, berriz, plan zehatz bat aukeratu ezinik ibiliko zarete. Zuen asmoa Euskadi pixka bat gehiago ezagutzea baldin bada, POLARIS NAUTIKA ESKOLArekin kostaldeko paisaiaz gozatu ahal izango duzue beste ikuspuntu batetik. Ezagutu euskal kostaldea gurekin, mota askotako itsasontzietan. Bilbora joan eta bisitatu nahi baduzue, Basque Festerako antolatutako jarduera guztiez gozatzeko asmoa baldin baduzue, bide batez, ibilbide bat egin dezakezue belaontzian edo yatean. Honako hau proposatu nahi dizuegu: Ibilbidea belaontzian Bilboko itsasadarrean zehar. […]

Pasealdia Bilboko Itsasadarretik

Kategoriak:

  Bizkaia zubia pasealdia   Bilbo Handia beste ikuspegi batetik ezagutu nahi baduzu, etorri eta probatu, paseatu belaontzian itsasadarretik. Lau orduz erlaxatu ahal izango zarete, ekintza turistiko ezberdin batean.   Ibilbidea Abran hasten da, Nerbioiko itsasadarretik gora. Gure gidak hiriaren iragan industrialaz hitz egingo dizue, eta bertako puntu interesgarrienak erakutsiko dizkizue. Interesgune batzuk ikusi ahal izango ditugu, adibidez, Bizkaia zubia, gizateriaren ondarea.   Zubi esekiak itsasadarraren bi bazterrak lotzen ditu, eta Europako iraultza industrialaren eta burdinazko arkitekturaren eraikin garrantzitsuenetako bat da. XIX. mendea amaierako ingeniaritzaren lorpen handienetako bat izan zen.   Bilbo beti ezagutu izan da bertako industria jardueragatik, eta […]

Aste Nagusia Bilbo 2024

Kategoriak:

Polaris Nautika Eskola eta Aste Nagusia Bilbo jaiak ospatzeko prest dago! Abuztuaren 17tik 25ra bitartean, hainbeste espero izan dugun Aste Nagusia musikaz, antzerkiz, folklorez eta jaietako beste jarduera ugariz josita egongo da. Jarduera zirraragarri guztien artean, ezin ditugu aipatu gabe utzi hiribilduko zerua zazpi gauetan argiztatuko duten suak. Bilboko Su Artifizialen Nazioarteko XXXI. Lehiaketa ospatuko da aurten. Etxebarria parketik, piroteknia bakoitzak bere su artifizialik onenen erakusketa aurkeztuko du, eta sariak irabazteko lehiatuko dira. Zalantza barik, Aste Nagusiko programazio guztiko une gogokoenetako bat dira suak. Pirotekniak bi sari irabazteko lehiatuko dira: epaileen saria eta ikusleen saria. Azken hori herritarren bozketaren bidez erabakiko […]