licencia de navegación

Zenbat balio du titulotxoak?

Zenbat balio du nabigazio lizentziak?

Nabigazio lizentzia edo titulotxoa oinarrizko nautika titulua da.

Nabigazio lizentzia edo titulotxoa eskura daitekeen nautika titulurik merkeena da eta lortzen errazena da ere. Nautika titulu horrekin aisialdiko nautikan has zaitezke gehiegi ordaindu gabe eta ahalegin handirik gabe, hau da, klase teoriko luzerik gabe edota azterketa zailik egin gabe.

Bizkaian ikastaro horiek ematen dituzten nautika eskolek (Eusko Jaurlaritzak homologatutakoak) antzeko prezioak dituzte, 140 euro inguru. Gainera, sarritan, eskaintzak eta bonuak ditugu eta horien bidez % 10eko deskontuak ere lor daitezke.

Prezio horri gehitu beharko litzaioke titulua izapidetzeko beharrezko mediku ziurtagiriak balio duena. Ziurtagiri hori osasun azterketa homologatuak egiten diren edozein zentrotan eskura daiteke (gidabaimena lortzen den zentroetan), baina nautikako titulaziorako dela zehaztu behar da. Gidabaimenarekin alderatuta, nautika titulua eskuratzeko koloreak identifikatzeko proba bat gainditu behar da, funtsean, daltonikoa zaren jakiteko. Baina titulotxoa edo nabigazio lizentzia eskuratzeko ez da oso garrantzitsua, izan ere, titulu horrek soilik egunez nabigatzea ahalbidetzen du.

Medikuaren ziurtagiriaren prezioen artean alde handia dago, 20 eta 60 euro bitartean balio dezake. Guri galdetuz gero, informazioa emango dizugu, ezagutzen dugu zentrorik merkeena eta zure etxetik hurbilen dagoena zein den jakin dezazun.

Hori guztia prezioari dagokionez.

titulin

 

 

 

Baina…

Ahalegin handia egin behar da?

Grinez beteta etortzea besterik ez duzu titulua eskuratzeko, eta gurekin goiz batez ondo pasatzeko gogoa izatea. Goiz horretan zehar gure eskolako ontziak nolakoak diren ezagutuko duzu, belaontzia eta motor ontzia. Itsasoko oinarrizko segurtasun printzipioak ezagutuko dituzu, baita nabigatzeko arauak ere, eta horrela Getxoko kirol portutik harago nabigatzeko aukera izango duzu. Nerbioi itsasadarretik Bilboko itsas museoraino joango gara, eta bitartean itsas nabigazioaren bereizitasunak ezagutuko dituzu baita itsasoko eginkizunik ohikoenak ikasi ere, hala nola itsas korapiloak egiten.

 

Ahalegin txiki horren ostean, Getxora itzultzen garenean zure ziurtagiria emango dizugu, eta titulu ofizilia jaso bitartean erabili ahal izango duzu, Eusko Jaurlaritzak guri titulu ofiziala bidaltzen digun arte.

Animatuko zara?

Estekan dituzu gure hurrengo ibilbideak:


Nabigazio lizentzia.