Espero zenuen kirol-nautikako eskola
Hoberenekin ikasten
POLARIS NAUTIKA ESKOLA, sektore honetan esperientzia zabalarekin, kirol-nautikako titulazio ezberdinak lortzeko prestatzen zaitugu.
2016 urtean sortu berria, 1986 urtez geroztik nautika-kiroleko prestakuntzan aritu gara Mediterraneoko eta Kantauriko zentro ezberdinetan.
Eskolan, bai gure ikasgelan, Algortako erdigunean kokatuta eta metro- geltokitik metro gutxira, baita gure ontzian ere, Getxoko Kaian amarratuta aurkitzen dena, laketontziak gidatzeko beharrezkoak diren titulazio nautikoak lortzeko administrazioak eskatzen dituen eduki teoriko eta praktikoak ematen dira.
Helburu argiak eta egiaztagarriak
GURE ikasleek Segurtasunez nabigatzen ikastea NAHI DUGU, eta, behin titulua lortu denean, harro sentitzen gara nabigazioaz nola gozatzen duzuen ikustean, eta esperientzia elkarrekin partekatzean.
Gure helburua: Tituluaren jarraipena eskuratutako ezagutzari esker izan dezala.
Gure bermea: Azterketa ofizialetako gaindituen portzentaje oso altuak.
Gure konfiantza: Zuen gaitasunen gain, zaletasunerako jarritako esfortzu eta gogo handiaren bitartez, ezen paregabeko baldintzak eskaintzeko aukera ematen digute.
Emaitzak bermatuak
POLARIS ESKOLAN ikastaro eta aukeren eskaintza zabala eskaintzen dizkizuegu, beti ere zure beharretara egokituak.
Saio teoriko entretenigarriak, entzumenezko edukiekin eta praktikaren bitartez ikaskuntzara bideratuak.
On-line ikasgelarako sarbidea materiala eskuragarri izan dezazun, bai saioetara joateko aukerarik izan ez baduzu, baita errepasatzeko behar baduzu ere. On-line ikasgelaren bitartez, ikastaroa aurrera doan neurrian, test motako milaka galderekin praktikatzeko aukera izango duzu.
Gure esperientzian eta zuen gaitasunetan konfiantza dugu. Haiengatik ez baduzu azterketa teorikoa gainditzen dirua itzultzen dizuegu (baldintzak kontsultatu)