Zure neurrira eginiko bela kluba
Praktikatzen jarraitu
GURE Bela Klubaren bidez, behin titulazioa lortu ondoren (gutxienez PER), zure ezagupenak gehitzen jarraitzeko aukera izango duzu zure neurrira egindako praktikaren bitartez.
Eta nahi baduzu, guztiz dohainik, monitoreak dituzten irteerak eskaintzen dizkizugu lehenengo hilabetean zehar ontziarekin ohitzen joan zaitezen.
Zure kabuz gozatu
CASTRO-raino PASIALDIA, itsasadarraren igoera, Gorliz-en bainua…zu zara Patroia, zuk erabakitzen duzu.
Eta nahiago baduzu, egunak pilatu ditzakezu gure kostalde osoan asteburu bat nabigatzen pasatzeko. Zuk aukeratzen duzu geldialdia non egin eta guk beharrezkoa den guztia kudeatzen dizugu gure itsasertz hurbileneko edozein kirol portuan gaua igaro dezazun.
Guztion eskura dagoen kluba
GURE kluba, nabigazioari buruz ezagutza minimo bat (PER) duten pertsona guztientzat dago irekia, eta poltsiko guztientzat da eskuragarria.
POLARIS ESKOLAK, behin titulua lortu ondoren, prezio eskuragarri batean eta baldintza hoberenean, zure lagunekin eta familiakoekin ikasten eta gozatzen jarraitzeko aukera eskaintzen dizu.
Hilean 7 egun nabigatu itzazu, alokairu partekatua erregimenean, hileko 130 euroko kuota bat ordainduz (BEZ-a barne).
Ontzia ezin hobea
GURE ontzia, POLARIS BAT, ontzi erosoa, zabala eta maneiukorra da. Belaontzia kruzero motakoa da, egokia bere trebetasuna eta nabigatzaile esperientzia gorabehera, nabigazio erraza eta izualdi gabeko nabigazioa bilatzen duten guzti haientzat.
Beneteau Oceanis 373 bat da, 11 metroko luzera du eta biribilkatu daitezken genoa eta nagusiak ditu. 37 oin bat da, kabinako altuerari lotuta doan frankobordo handi batek bere barnealdeari ez-ohiko bolumena eta ohikoz kanpokoa den argitasuna ematen dio.
Itsasontzia diseinatzean tripulatzaileen erosotasunean pentsatu zen, ontzi osoan espazioaren zabaltasuna bilatzeko asmoz, antzeko zabalera duten beste ontzi batzuekin alderatuz.