Berriak

GALERNA

Kategoriak:

Terminoaren jatorria Galerna CTDen (Coastal Trapped Disturbance) baitan sar daitekeen fenomeno meteorologikoa da. Honela itzul daiteke: “Kostaldean harrapatutako perturbazioak”.Perturbazio mota horiek urtarorik beroenean gertatu ohi dira, arratsaldean edo gauean, eta ezaugarri nagusia da eguraldia bat-batean okertzen dela. Galerna terminoaren jatorria ez dago guztiz argi. Zenbait iturrik, RAEk esaterako, frantseseko galerne hitzari egozten diote jatorria, eta hitz hori, aldi berean, bretoierako gwalarn hitzetik letorke. Ipar-ekialdeko haizea esan nahi du. RAEk bat-bateko haize ekaiztsu gisa definitzen du, mendebaldean eta ipar-ekialdean jo ohi duena. Beste iturri batzuek ingelesezko gale terminoan kokatzen dute jatorria, eta hori, aldi berean, Eskandinaviatik etorriko litzateke, geilt terminoaren (zalaparta, […]

Hamar trikimailu itsasontzi batean zorabiatzeko arriskua murrizteko.

Kategoriak:

Zer jakin behar duzun itsasontzi batera igo baino lehen. Batzuetan, zorabiatzeari diogun beldurrak ontziratzea eragozten digu. Hori dela eta, zuekin partekatu nahi ditugu ohitura on batzuk, nabigatu baino lehen eta bitartean kontuan hartu beharrekoak.   Urrezko araua ez irakurtzea edo mugikorra ez erabiltzea da, eta horrek barne hartzen du whatsapp mezuak ez erantzutea.   Hemen dituzu itsasontzi batera igo baino lehen kontuan izan behar dituzun gure hamar aholkuak:   Ontziratu aurreko gauean ondo lo egin eta ez edan alkohol askorik. Gau alaiak, goiz tristeak, baina itsasoan handitu egiten da goizeko “tristura” hori.   Ez jan bereziki azidoak edo gantz asko […]

Alumnos haciendo las prácticas de PER en la PolarIs Bat

Aisiako Ontziko Patroi izateko azterketa egin aurretik kontuan izateko hamar aholku

Kategoriak:

Hamar gomendio  Euskadiko azterketari aurre egiteko hamar gomendio 1.- Azterketara eraman behar duzun materiala:Angelu-garrailagailua, boligrafoa, arkatza, erregela, konpasa eta kalkulagailu arrunt bat. Kalkulagailu programagarriak ez daude baimenduta, eta mugikorra ezin daiteke kalkulagailu gisa erabili (itzalita egon behar da). Azterketara doazen guztiek indarrean dagoen NAN originala aurkeztu behar dute sarreran. 2.- AOP azterketarako: Mapa nautikoen buruketak erantzuten ez duzu denbora asko pasako ikastaroa gurekin egin baduzu. Hala ere, entseguren bat edo beste egitea komeni da jarraitu beharreko estrategia zein den ikusteko. 3.- Ez utzi galderarik erantzun gabe. Akatsek ez dute punturik kentzen. Zalantzak izanez gero, utzi alde batera erantzun “baztergarriak” eta arriskatu […]

licencia de navegación

Nabigazio litzentzia Polaris Nautika Eskolan

Kategoriak:

Zenbat balio du titulotxoak? Zenbat balio du nabigazio lizentziak? Nabigazio lizentzia edo titulotxoa oinarrizko nautika titulua da. Nabigazio lizentzia edo titulotxoa eskura daitekeen nautika titulurik merkeena da eta lortzen errazena da ere. Nautika titulu horrekin aisialdiko nautikan has zaitezke gehiegi ordaindu gabe eta ahalegin handirik gabe, hau da, klase teoriko luzerik gabe edota azterketa zailik egin gabe. Bizkaian ikastaro horiek ematen dituzten nautika eskolek (Eusko Jaurlaritzak homologatutakoak) antzeko prezioak dituzte, 140 euro inguru. Gainera, sarritan, eskaintzak eta bonuak ditugu eta horien bidez % 10eko deskontuak ere lor daitezke. Prezio horri gehitu beharko litzaioke titulua izapidetzeko beharrezko mediku ziurtagiriak balio duena. […]

Oporrak familian

Kategoriak:

Planik onenak familian egin eta gozatu Beti da zirraragarria oporrak familiarekin planeatzea. Batzuetan zaila da familiako kide guztiek gozatuko dituzten jarduerak aurkitzea.   Polaris Nautika Eskolan hurrengo planak eta esperientziak eskaini nahi dizkizuegu, familian gozatzeko.   Getxora etorriko bazarete, jakin behar duzue hemen mila plan dituzuela egiteko. (Getxon, plan bat egunero)   Itsasoa gustuko baduzue eta egun batez nabigatzen egon nahi baduzue bela nabigazioari buruz gehiago ikasten duzuen bitartean, zalantzarik gabe, gure Polaris Bat belaontzian antolatzen ditugun irteeretan aukera izango duzue hori egiteko.   Hurrengoak dira Polaris Nautika Eskolak eskaintzen dituen planak: Polaris Bat belaontzian nabigatu   Polaris Nautika Eskolan […]