Terminoaren jatorria

Galerna CTDen (Coastal Trapped Disturbance) baitan sar daitekeen fenomeno meteorologikoa da. Honela itzul daiteke: “Kostaldean harrapatutako perturbazioak”.Perturbazio mota horiek urtarorik beroenean gertatu ohi dira, arratsaldean edo gauean, eta ezaugarri nagusia da eguraldia bat-batean okertzen dela.

Galerna terminoaren jatorria ez dago guztiz argi. Zenbait iturrik, RAEk esaterako, frantseseko galerne hitzari egozten diote jatorria, eta hitz hori, aldi berean, bretoierako gwalarn hitzetik letorke. Ipar-ekialdeko haizea esan nahi du. RAEk bat-bateko haize ekaiztsu gisa definitzen du, mendebaldean eta ipar-ekialdean jo ohi duena. Beste iturri batzuek ingelesezko gale terminoan kokatzen dute jatorria, eta hori, aldi berean, Eskandinaviatik etorriko litzateke, geilt terminoaren (zalaparta, iskanbila, aztoramena) norvegiar dialektoren batetik. Ingelesezko gale terminoak denboralea edo haize oso gogorra esan nahi du.

Fenomenoaren deskribapena

Definitu ordez, deskribatzen saiatuko gara. Esan genezake Bizkaiko Golkoko berezko fenomeno bat dela. Ipar-ekialdetik datorren haize gogorra bat-batean agertzen da, eta hondartza-egun atsegina eteten du.

Galernak 270 milia inguru egiten ditu 10 ordutan.Galernen ibilbidean bereiztu daitezkeen hiru guneetatik, Ontón eta Biarritz artekoan izaten da intentsitaterik handiena. Leku horretan haizeak 40 korapiloak gaindi ditzake, eta boladak 50 korapilotik gorakoak izan daitezke. Tenperatura 10-12 ºC jaitsi daiteke 20 minutuan.


Kantauriko kostaldean galerna mendebaldetik ekialderantz hedatzen da, eta aldi berean abiadura areagotuz joaten da.Kostaldean dauka eraginik handiena, eta itsasoko lehenengo 30 milietara hedatzen da. Lurrean intentsitate txikiagoa izan ohi du.

Presio-gradientea 4 mb/22 milia da. Irudika dezagun:Presio-gradientea 4 mb/108 milia izan behar da.

Bertikalki, galera milia bateko distantziara ikusten da, gutxi gorabehera. Haizeak azalerako abiadura gorena hartzen du, eta altuera irabazi ahala, intentsitatea galduz doa.

Haize gogorraren ondorioz, itsasoaren egoera ere nabarmen okertzen da, eta 3-4 metroko olatuak eragin ditzake.
Galerna baten agerpena aurreikusi ahal izateko hainbat eredu daude, baina egia da oraindik guztiz argi ez dagoen gaia dela.

Sorrera

Galernaren sorreran eragiten duten faktoreetako bat da kostaldearen paraleloan mendilerro bat egon behar dela.Dirudienez, Kantauri itsasoaren ekialdean gehiegi berotzen duenean, aire beroa mendien eta itsasoaren artean harrapatuta gelditzen da, eta kontuan izan behar da Asturias ingurua askoz ere hotzagoa dela. Bada, ipar-mendebaldetik jotzen hasten denean, Asturiasko aire hotz hori aire beroa dagoen lekurantz mugitzen da, eta abiadura handituz joaten da ekialderantz hedatu ahala.
Gaur egun benetan zaila da fenomeno mota hauen etorrera aurreikustea, eta azterketa sakonen bidez baino ezin daitezke iragarri. Hala ere, galernaren sorreraren aztarnak aurki ditzakegu honako egoera hauetan, beste asko dauden arren:
– Hego-haizea. Hego-haizeak jotzen duen egunetan airea berotu egiten da eta brisak agertzea ekiditen du.
– Itsasoko tenperatura. Itsasoko ura gero eta hotzago egon, orduan eta handiagoa izango da diferentzia termikoa.
– Ezohiko tenperatura altuak lehen orduan, haizerik ez egotearen ondorioz.

Eguraldiaren iragarpena

Arazoak ekiditeko eta egoera desatsegin edo, are, oso arriskutsuan egotea saihesteko, eguraldiaren iragarpena kontsultatu behar dugu eta abisuei kasu egin behar diegu.Gaur egun informazio meteorologikoa eskaintzen duten hainbat baliabide daude, eta kontuz ibili behar gara galerna bat edo bestelako fenomeno kaltegarriren bat aurreikusten bada. Eguraldiaren informazioa eskaintzen duten orrialde guztien artean, guk honako hau gomendatzen dugu: Agencia Estatal de Meteorología.Itsasoko iragarpena zuzena izan ohi da, baina oso epe laburrekoa.

Dena den, aurreikuspenari jarraikiz irteera bat denboraz atzera botatzea konponbiderik onena izango da askotan.