Zer abantaila dute titulazio nautikoek suhiltzaile-kidegoko oposiziogileentzat?

 

Enplegu-eskaintza publikoek (EPE edo oposizioak) sarritan eskatzen edo sustatzen dute titulazio nautiko bat izatea. Hala gertatzen da suhiltzaile-kidegoetan sartzeko proben kasuan.

Askotariko titulazioak eskatu ohi dira: Nabigazio-lizentzia, Oinarrizko Nabigazio Patroi lizentzia edota Aisiako Ontziko Patroi titulazioa.

 

Suhiltzaileen kidegoez gain, baliteke beste estamentu batzuk tituluok eskatzea, hala nola Poliziak, Ertzaintzak, Gurutze Gorriak, Babes Zibilak eta sorospen-enpresek.

 

Polaris Nautika Eskolak beren beharretara egokitutako plan berezi bat eskaintzen die pertsona horiei,

dela Nabigazio-lizentziari dagokionez, dela Oinarrizko Nabigazio Patroi lizentziari dagokionez, horiek baitira gehien eskatzen direnak.

 

 

Nabigazio lizentzia.

 

Ikastaroak goiz bakarreko iraupena izan ohi du eta egun batzuen bueltan titulazioak entregatzeko prest izaten ditugu.

 

Polaris Nautika Eskolan ikastaroa Getxoko kirol-portuko gure instalazioetan egiten dugu gure ontzi propioekin: Polaris Bat eta Polaris Bi ontziekin, hain zuzen ere.

 

Ikastaroaren atal praktikoa Polaris Bat itsasontzian egin ohi da. Ontzi horretan, nabigatzera irtengo gara, eta barrualdeko badia zeharkatuz, ibaiaren itsasadarrerantz joko dugu, gora, Bilbora iritsi arte.

 

Titulu honek sei metrora arteko luzera duten itsasontziak gobernatzeko gaitzen zaitu, eta egunez nabigatzeko aukera ematen du, babeserako portu edo hondartza batetik bi itsas miliara arte. Orotariko motor nautikoak gobernatzeko ere gaitzen zaitu.

 

Une honetan hilero bi ikastaro egiteko asmoa dugu.

Datozen datak kontsultatzeko, egin klik esteka honetan:

 

Nabigazio lizentzia.

 

 

PNB (Oinarrizko Nabigazio Patroia)

 

Titulazio hau suhiltzaileen kidegorako oposizioak egiten ari direnei zuzenduta dago.

 

Polaris Nautika Eskolan ikastaro trinkoak eta bereziak eskaintzen dizkizuegu suhiltzaile-kidegoko opsiziogileei:

 

– Aurrez-aurreko hiru eskola-egun

– Online-tresna.

– Etengabeko tutoretza azterketa egin arte.

– Derrigorrezko praktikak

 

Zeintzuk dira titulazio honetarako baldintzak?

– 18 urtetik gorakoa izatea edo 16 urte eta tutore baten baimena.

– Agiri psikoteknikoa titulazioa izapidetzeko.

– Dagokion azterketa teorikoa gainditzea.

– Segurtasuneko eta nabigazioko zortzi orduko derrigorrezko praktikaldia egitea.

– Lau orduko komunikazio-praktikak egitea.

 

Titulu honekin, zortzi metrora arteko luzera duten ontziak gobernatu ahal izango dituzu, eta portutik edo babes-hondartzatik gehienez ere bost miliatara nabigatu ahal izango duzu, egunez eta gauez nabigatzeko.

 

Orotariko motor nautikoak gobernatzeko ere gaitzen zaitu.

 

Titulazio hori lortzeko azterketa ofizial bat gainditu beharko duzu, eta horretarako, Polaris Nautika Eskola bezalako eskola homologatu batera joatea gomendatzen dizugu.

 

PER (Aisiako Ontziko Patroi)

 

 

Titulu nautiko honek 15 metrora arteko luzera duten itsasontziak gobernatzeko eta gehienez 12 itsas milia itsasertzetik urruntzeko gaitzen du.

 

Zeintzuk dir titulazio honetarako baldintzak?

 

– 18 urtetik gorakoa izatea.

– Agiri psikoteknikoa. titulazioa izapidetzeko.

– Dagokion azterketa teorikoa gainditzea.

– Segurtasuneko eta nabigazioko hamasei orduko derrigorrezko praktikaldia egitea.

– Hamabi orduko komunikazio ikastaro bat egitea.

 

 

Ez zalantzarik izan, jar zaitez gurekin harremanetan eta lor ezazu zuretzako titulaziorik egokiena modurik erraz eta atseginenean.