Zer jakin behar duzun itsasontzi batera igo baino lehen.
Batzuetan, zorabiatzeari diogun beldurrak ontziratzea eragozten digu. Hori dela eta, zuekin partekatu nahi ditugu ohitura on batzuk, nabigatu baino lehen eta bitartean kontuan hartu beharrekoak.
Urrezko araua ez irakurtzea edo mugikorra ez erabiltzea da, eta horrek barne hartzen du whatsapp mezuak ez erantzutea.
Hemen dituzu itsasontzi batera igo baino lehen kontuan izan behar dituzun gure hamar aholkuak:
- Ontziratu aurreko gauean ondo lo egin eta ez edan alkohol askorik. Gau alaiak, goiz tristeak, baina itsasoan handitu egiten da goizeko “tristura” hori.
- Ez jan bereziki azidoak edo gantz asko duten elikagaiak, hala nola tomateak, ahuakateak, anana…
- Ez jan histamina duten elikagaiak, hala nola gazta ondua, arrautzak, txokolatea edo arrain kontserbak.
- Ez da gomendagarria baraurik nabigatzea. Sabela pixka bat beteta izateak lagunduko digu krisirik izatekotan.
- Gomendatzen dizkizuegun elikagaiak hurrengoak dira: sagar berdeak, pastak eta ogia. Baita elikagai astunagoak ere (patata torilla)… *Baina arrautzak ez genituen saihestu behar ala?*
- Onena brankan egotea da, horrela zerumugaren ikuspegi argiagoa izango duzu eta itsasontziaren noranzkoan bidaiatuko zara. Itsasoko haize leunak bizituko gaitu.
- Ez sartu itsasontziaren barruan, gutxienez, nabigatzen denbora luzea ematen duzun arte. Ibilbidearen lehendabiziko orduetan ez sartu barruan.
- Saihestu usain biziak, hala nola lurrinak, koloniak edo tabakoaren kea, zorabioa eragiten baitute.
- Oso garrantzitsua da ur asko edatea eta eguzkitik babestea.
- Ez zaigu medikazioa gomendatzea gustatzen, baina kasu larrietan, asko zorabiatzen diren pertsonen kasuan, hobe da prebenitzea. Beraz, dimenhidrinatoa aukera bat izan daiteke. Gogoratu nabigatu baino ordu erdi lehenago hartu behar dela. Zorabioaren sintomak hasi ondoren ez du ezertarako balio hori hartzeak.
Gainera, gomendagarria da olatuen mugimendua jarraitzea zure burmuinak zergatik zorabiatzen zaren ulertzeko. Hortaz, geratu ointzigainean eta begiratu itsasoari.
Ona da ere sagar berde eta pixka bat azidoa jatea, horregatik gomendatzen dizuegu belaontzian edo yatean baten bat eramatea.
Izan eskura ur freskoa eta gasdun edariak (hala nola cola, limoizko edo laranjazko freskagarriak).
Irteerak Getxon
Getxon belaontzi edo yate irteera bat egiteko, Bilboko itsasadarretik Bilboko Guggenheim Museoaraino ibilbidea egitea gomendatzen dizuegu, PolarIs Bi motorrezko yatean. Eta PolarIs Bat belaontzian, Itsas Museoraino iritsiko gara.
Ibilbidea honetan *ezinezkoa da* zorabiatzea.
Gainera, Polaris Nautika Eskolan eguraldia hartzen dugu kontuan beti. Eguraldia ona izango ez bada, nahiago dugu lehorrean geratu eta beste egun batean itsasoratu.
Eta horrek guztiak huts egiten badu, ezagutzen nauzuenok badakizue beti izango dugula *babarrunen teknika…*
Ontziratu beldur barik!