Pnb-Per

Zure ustez zein titulu da egokiagoa?

Nabigazio lizentzia aukeratu behar dugunean

Titulazio nautikoen munduan murgiltzen garenean, aurretiaz horri buruz ezer ez jakin gabe eta titulazioek dituzten berezitasunak ezagutu gabe, lehenengo dilema zein titulu aukeratu izaten da. Oro har, zalantza dago ONP, Oinarrizko Nabigazio Patroi, eta AOP, Aisiako Ontziko Patroi, tituluen artean.

 

Zein aukeratuko dugu? Zein titulu da egokiagoa hasteko? Polaris Nautika Eskolan prestakuntza bokazio argia dugu, eta gure nahi nagusia da gure ikasleek gehien komeni zaien titulua eskuratzea, bakoitzaren interes pertsonaletan oinarrituta.

 

Nire uste apalean, ONP titulua eskumenei dagokienez apur bat labur geratzen da egin behar den ahaleginak kontuan hartuta. Ez dira ahalegin handiak, baina bada zerbait.

 

Nabigazio lizentzia (oker hala deitua: “titulotxo”)

 

Has gaitezen hasieratik. Eskura daitekeen titulurik oinarrizkoena honako hau da: nabigazio lizentzia. Titulu hori sei orduko (horietako lau praktikak) ikastaro baten bidez eskuratzen da, azterketarik gabe. Titulu horrekin, sei metrora arteko luzera duten ontziak gidatu ahal izango ditugu eta portutik edo babes hondartzatik bi miliara arte (hiru kilometro eta erdi inguru) nabigatu ahal izango dugu. Ez dago batere txarto kontuan izanda ikastaroa goiz batean ematen dela eta ez dela azterketarik egiten, soilik begiraleak baloratzen du ikasleak ikastaroa aprobetxatu duen.

 

Oinarrizko Nabigazio Patroia

 

ONP titulua izango litzateke hurrengoa. Titulu hori eskuratzeko azterketa ofiziala, gainditu behar da. Beraz, edukiak ikasi behar dira eta horregatik gomendatzen da ikastaroa eskola homologatu batean egitea, esaterako, Polaris Nautika Eskola.  Hortaz, ikasleak lan eta ahalegin handiagoa egin behar du, eta gainera, ikasten ez bada, badago ez gainditzeko arriskua. Nolanahi ere, eskuratuko diren eskumenak oso eskasak dira egin behar den lanarekin alderatuta. Titulu horrekin, zortzi metrora (bi metro gehiago soilik) arteko luzera duten ontziak gidatu ahal izango ditugu eta portutik edo babes hondartzatik bost miliara arte (mila batzuk gehiago) nabigatu ahal izango dugu.

 

Aisiako Ontziko Patroi

 

AOP titulua izango litzateke hurrengoa. Kasu honetan ere, azterketa ofiziala gainditu beharko da. Programak badu eduki gehiago ONP tituluarekin alderatuta. Beraz, edukiak ikasi behar dira eta horregatik gomendatzen da, aurreko kasuan baino gehiago, ikastaroa eskola homologatu batean egitea, esaterako, Polaris Nautika Eskola. Titulu honekin eskuratzen diren eskumenak nabarmenak dira: Hamabost metrora arteko luzera duten ontziak gidatu ahal izango ditugu eta hondartzatik (ez portutik edo babes hondartzatik) hamabi miliara arte nabigatu ahal izango dugu.

 

Kontuan izan behar da AOP titulua eskuratzeko azterketan atal bat komuna dela ONP tituluarekin, beraz, txarto eginez gero, atal komuna gainditu eta ONP titulua lortu dezakezu. Hau da, azterketa horrekin bi tituluetako bat eskura dezakezu.

 

Gainera, AOP tituluak aukera ematen dizu yateko patroi eta yateko kapitain titulua eskuratzeko, urruneko horizonte edo etorkizun profesional bati begira.

 

Gure gomendioa

 

Beraz, gure gomendioa Polaris Nautika Eskolatik honako hau da: ez baduzue argi zer egin nahi duzuen kirol nautikaren arloan baina nola funtzionatzen duen jakin nahi baduzue, zuentzako titulua nabigazio lizentzia da. Lan handirik gabe zuen lehen titulu nautikoa eskuratu ahal izango duzue eta aurrerago ikusiko duzue urrats gehiago eman behar badituzue edo horrekin nahikoa den.

 

Baina sei metro eta bi mila nahikoa ez direla eta gehiago behar izango duzuela uste baduzue, orduan gure AOP ikastaroa gomendatzen dizuegu.

 

Orduan, nori interesatzen zaio ONP titulua? Oso kasu zehatzak dira, baina soilik ONP tituluarekin nahikoa dute. Esaterako, sei eta zortzi metro tarteko ontziak dituzten eta portutik oso urrun joan behar ez diren  armadoreak (ontzien jabeak).

 

Edota suhiltzaile izateko oposizioak egiten dituztenak. Gero eta gehiago dira titulu nautiko bat izatea eskatzen edo sustatzen duten suhiltzaileen lan eskaintza publikoak; oro har, ONP titulua izaten da puntuatzeko edo sartzeko eskatzen den gutxienekoa. Kasu horietan, proba bat gainditzea izaten da helburua, beraz, ez da beharrezkoa lan handiagorik egitea, xedea beste bat baita.

 

Espero dut zuen zalantzei erantzun izana.