
Zer da PER?
Lortu PER titulua Polaris Nautika Eskolan Zer da PER? PER izenarekin ezagutzen dena Aisiako Ontziko Patroi titulu nautikoa da. Titulu nautiko horrekin 15 metrora arteko luzera duten itsasontziak gobernatzeko eta gehienez 12 itsas milia itsasertzetik urruntzeko gaitzen du. PER lortzeko, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak EAEn antolatzen duen azterketa teoriko bat gainditzea, Irismen Laburreko Irrati Operadorearen (ROCA) ikastaroa egitea (guztira, 12 ordu) eta segurtasun eta nabigazioko praktikak egitea (guztira, 16 ordu). Zergatik PER? PER baino lehen PNB edo Oinarrizko Nabigazio Patroia titulua dago. Hona hemen bi tituluen arteko aldeak: Atribuzioak: PNB tituluak gehienez ere 9 metroko luzera duten ontziak […]

ARRISKURIK GABEKO AOP IKASTAROA POLARIS NAUTIKA ESKOLAN
Arriskurik gabeko AOP ikastaroa, zuretzako eskaintza oso berezia. Polaris Nautika Eskolan zure titulazio nautikoa lortzen lagunduko dizugu. AOP ikastaroa eskaintzen dugu, arriskurik gabe. AOP ikastaroa Getxon: arriskurik gabeko AOP ikastaroa Polaris Nautika Eskolaren eskutik. Aisiako nautika titulazio bat eskuratzeko gogoa baldin badaukazu, Aisia Ontzien Patroiarena kasu, jar zaitez harremanetan Getxoko zure nautika eskolarekin, Polaris Nautika Eskola. Izan ere, prestakuntza eskaintzarik onena dauka Getxon. Betidanik amestu izan duzun titulazio nautiko hori lortuko duzu gurekin. Ez zara ausartzen? AOP eskuratzea zailegia dela uste duzu? Ez duzu dirua galtzeko arriskua hartu nahi? Ez kezkatu. Gainditzen ez baduzu dirua itzuliko dizugu. Polaris Nautika Eskolan konfiantza […]

Aste Nagusia Bilbo 2023
Polaris Nautika Eskola eta Aste Nagusia Bilbo jaiak ospatzeko prest dago! Abuztuaren 19tik 27ra bitartean, hainbeste espero izan dugun Aste Nagusia musikaz, antzerkiz, folklorez eta jaietako beste jarduera ugariz josita egongo da. Jarduera zirraragarri guztien artean, ezin ditugu aipatu gabe utzi hiribilduko zerua zazpi gauetan argiztatuko duten suak. Bilboko Su Artifizialen Nazioarteko XXXI. Lehiaketa ospatuko da aurten. Etxebarria parketik, piroteknia bakoitzak bere su artifizialik onenen erakusketa aurkeztuko du, eta sariak irabazteko lehiatuko dira. Zalantza barik, Aste Nagusiko programazio guztiko une gogokoenetako bat dira suak. Pirotekniak bi sari irabazteko lehiatuko dira: epaileen saria eta ikusleen saria. Azken hori herritarren bozketaren bidez erabakiko […]

Oporrak familian
Planik onenak familian egin eta gozatu Beti da zirraragarria oporrak familiarekin planeatzea. Batzuetan zaila da familiako kide guztiek gozatuko dituzten jarduerak aurkitzea. Polaris Nautika Eskolan hurrengo planak eta esperientziak eskaini nahi dizkizuegu, familian gozatzeko. Getxora etorriko bazarete, jakin behar duzue hemen mila plan dituzuela egiteko. (Getxon, plan bat egunero) Itsasoa gustuko baduzue eta egun batez nabigatzen egon nahi baduzue bela nabigazioari buruz gehiago ikasten duzuen bitartean, zalantzarik gabe, gure Polaris Bat belaontzian antolatzen ditugun irteeretan aukera izango duzue hori egiteko. Hurrengoak dira Polaris Nautika Eskolak eskaintzen dituen planak: Polaris Bat belaontzian nabigatu Polaris Nautika Eskolan […]

ZER DELA-ETA DA GOMENDAGARRIA TITULAZIO NAUTIKO BAT ESKURATZEA SUHILTZAILE-KIDEGOKO OPOSIZIOAK EGITEKO ASMOA BADUZU?
Zer abantaila dute titulazio nautikoek suhiltzaile-kidegoko oposiziogileentzat? Enplegu-eskaintza publikoek (EPE edo oposizioak) sarritan eskatzen edo sustatzen dute titulazio nautiko bat izatea. Hala gertatzen da suhiltzaile-kidegoetan sartzeko proben kasuan. Askotariko titulazioak eskatu ohi dira: Nabigazio-lizentzia, Oinarrizko Nabigazio Patroi lizentzia edota Aisiako Ontziko Patroi titulazioa. Suhiltzaileen kidegoez gain, baliteke beste estamentu batzuk tituluok eskatzea, hala nola Poliziak, Ertzaintzak, Gurutze Gorriak, Babes Zibilak eta sorospen-enpresek. Polaris Nautika Eskolak beren beharretara egokitutako plan berezi bat eskaintzen die pertsona horiei, dela Nabigazio-lizentziari dagokionez, dela Oinarrizko Nabigazio Patroi lizentziari dagokionez, horiek baitira gehien eskatzen direnak. Nabigazio lizentzia. Ikastaroak goiz […]