Berri korporatiboak

Aisiako Ontziko Patroi izateko azterketa egin aurretik kontuan izateko hamar aholku

Kategoriak:

Euskadiko azterketari aurre egiteko hamar gomendio

1.- Azterketara eraman behar duzun materiala:Angelu-garrailagailua, boligrafoa, arkatza, erregela, konpasa eta kalkulagailu arrunt bat. Kalkulagailu programagarriak ez daude baimenduta, eta mugikorra ezin daiteke kalkulagailu gisa erabili (itzalita egon behar da). Azterketara doazen guztiek indarrean dagoen NAN originala aurkeztu behar dute sarreran.

2.- AOP azterketarako: Mapa nautikoen buruketak erantzuten ez duzu denbora asko pasako ikastaroa gurekin egin baduzu. Hala ere, entseguren bat edo beste egitea komeni da jarraitu beharreko estrategia zein den ikusteko.

3.- Ez utzi galderarik erantzun gabe. Akatsek ez dute punturik kentzen. Zalantzak izanez gero, utzi alde batera erantzun “baztergarriak” eta arriskatu gainerako erantzunetako batekin.

4.- Denbora asko dago. Jada erantzundakoa berrikustea ez da oso eraginkorra izaten. Zalantzak badituzu, hobe da horiek bukaerarako uztea.

5.- Zalantzak baldin badituzu galdera bati buruz edo programan jasotakotik kanpo dagoela zein erantzun zuzenik ez duela edo bat baino gehiago direla uste baduzu, ziurrenik erratuta egongo zara. Irakur ezazu berriz ere eta erantzun ezazu 3. puntuan aipatutakoa aplikatuz. Saia zaitez galdera zein den gogoratzen, egiaztatu ahal izan dezagun.

6.- Maparen ariketetan, idatzi beti emaitzak mapan,behar bezala alderatu ahal izateko azterketako erantzunekin.

7.- Gure gomendioa: Ez markatu erantzunak galderen orrian erantzunen orrian beranduago kopiatzeko asmoz. Horrek “behartu gabeko akatsa” egiteko aukerak areagotzen ditu.

8.- “Arrazoizko zalantza” bat izanez gero, galdetu aretoko irakasleetakoren bati. Gerta daitekeen gauzarik okerrena da ezin lagundu ahal izatea edo horretarako baimenik ez izatea. Baina ahal baldin badu, lagunduko dizu.

9.- Behin-behineko notak noiz argitaratuko diren: Notak azterketa egin eta hamar egun barru argitaratzen dira, gutxi gorabehera. Notak argitaratu ostean azterketa berrikusteko eska dezakezu.Galdetu iezaguzu ea nola egin behar deninfo@polariseskola.eus helbide elektronikoaren edo 619115225 telefono-zenbakiaren bidez.

10.- Nabigazio eta segurtasuneko praktikak: Ez da ezinbestekoa, baina bai komenigarria, gutxienez praktika txiki bat egitea azterketa baino lehen. Horrek teoria ikastean sor daitezkeen zenbait zalantza argitzea ahalbidetzen du. Azterketa zure kabuz egingo baduzu, galdetu iezaguzu aukera honi buruz.

Processed with VSCO with p5 preset

 

Nabigatzea: Eguberrietako oparirik onena

Kategoriak:

Jarrai iezaiozu gure Izarrari

 

Udazkenean nabigatzea

Kategoriak:

Negua heldu baino lehen 

Presta zaitez nabigatzeko eta itsasoaz gozatzeko urri honetan bertan. Hainbat arrazoi izan ditzakezu horretarako, onena da oraindik eguraldi ederra dugula nabigatzera irteteko.

Edozein aitzakia ona izan daiteke irteteko:

Urtebetetze bat, norbait agurtzeko ospakizun bat, familia-topaketa bat edota enpresa-bisita bat egin dezakezu. Arrazoia edozein izanda ere, esperientzia ahaztezin bat bizi izango duzu.

Polaris Nautika Eskola-n Polaris Bat belaontzia zure eskura jartzen dugu.

Polaris Bat belaontzian 12 lagun sar daitezke eta oso erraz gidatzen da.

Zuk erabakiko duzu zein motako ibilbidea egin, egun erdikoa zein egun osokoa, egin nahi duzun jardueraren arabera.

Horretaz gain, itsasontzia gidatzeko titulurik izan ezean, patroia jartzen dugu zure esanetara.

 

Game of Thrones telesailaren ibilbidea belaontzian, Bilbotik

Kategoriak:

Game of Thrones telesailaren ibilbidea belaontzian 

 

Game of Thrones telesailaren zalea zara? Telesaileko eszena zirraragarrienak non filmatu ziren ezagutu nahi al duzu? Bilbon baldin bazaude, ezin dezakezu gal telesailean agertzen diren Bizkaiko paisaiez gozatzeko aukera paregabea.

 

Getxoko Kirol Portutik abiatuko gara eta Abrako badian barrena sartuko gara eta Getxoko Ereaga, Arrigunaga, Azkorri nahiz Barinatxe hondartzak eta Sopelakoak ikusiko ditugu, baita telebistan Dragonstone-en kokaleku izan diren itsaslabarrak ere.

 

Barrikako Muriola hondartzan amaituko dugu txangoa eta, eguraldi ona egiten badu, itsaso zabalean igeri egin ahalko duzu ere bai. Ibilbidean, agertokietatik igaro ahala, azalpenak emango dizkizue gure patroiak, xehetasun bat ere ez dezazuen galdu.

 

Ez pentsatu gehiago eta esperientziaz gozatzera etor zaitez!

Polaris Nautika Eskolari aintzatespena turismo, Informazioa eta komunikazioko lehiakortasunean

Kategoriak:

IKTei emandako erabilera onagatik eta turismo-kalitatearekiko duen konpromisoagatik aintzatetsi dute Polaris Nautika Eskola.

 

Maiatzaren 16an, Gasteizen egon ginen eta lehiakortasun turistikoaren, SICTEDen eta IKTen erabileran izandako jardunbide egokien ziurtagiriak jaso genituen.

 

Turismoko Kalitateko Konpromisoaren bereizgarria da Sicted ziurtagiria, eta enpresa parte-hartzaileek egindako esfortzua aintzatesten du. Metodologian ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko balio du bereizgarriak, baita kalitatearekin eta etengabeko hobekuntzarekin erakutsitako konpromisoa aintzatesteko ere; horrez gain, lehiakideen artetik nabarmentzen du enpresa.

 

Bestalde, IKTen Erabileran Jardunbide Egokiak sustatzeko Programa urtero egiten da eta helburu du euskal turismoko sektoreko enpresa txiki eta ertainei laguntzea informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilera optimizatzen.

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Basquetour-en bitartez, Gasteizko Artium museoan egin zen ekitaldi batean 2017n sail horrek kudeatutako lehiakortasun-programetan ziurtagiriak (ecolabel, Kalitate turistikoaren Q ziurtagiria, energia-efizientzia, IKTak eta SICTED) lortu dituzten 419 turismo-enpesek egindako lana aintzatetsi zuen. Guztira, 1.024 euskal enpresek lortu dituzte ziurtagiriak, eta Europako etiketa ekologikoa eskuratu duten turismo-ostatu gehien dauzkan erkidegoa da Euskadi, baita ezarpenagatik erreferente den Europako lurraldea ere.

 

Ziurtagiria lortu duten enpresen artean, Polaris Nautika Eskolak Sicted eta IKTen ziurtagiriak eskuratu zituen.

BLACK FRIDAY-A AURRERATZEN DUGU!

Kategoriak:

Aurreratu zaitez Black Friday-ari gure ASTE BELTZA-rekin! Matrikula zaitez JOP-a ikastaro presentzial edo online azaroaren 18tik 26ra eta eraman ezazu doako bela ikastaroa.

Prezioa:
Ikastaro presentziala: 690 euro (BEZa barne)
Ikastaro online-a: 590 euro (BEZa barne)
Zer hartzen du barne?
Aukeratutako ikastaroa, apunteak, online ikasgela, Segurtasun eta Nabigazio-praktikak (16 ordu), Komunikazio-praktikak (12 ordu) eta Bela-praktikak (16 ordu)

Anima Zaitez!

dsc_0084

Translate »

Ba jarraituak leku hau erabiliz erabilera onartzen duzu cookieetako eta gure pribatutasun-politika

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar