Mai 19, 2020

Euskadin nabigatzera atera gaitezke?

Kategoriak:

Aupa Tripulazioa! Bi hilabete baino gehiago igaro ondoren, Euskadin nabigatzera atera gaitezke. Joan den asteburu honetan, gutxi batzuk itsasontziak mugitzen hasi ginen, eta espero dugu pixkanaka jarduera handitzen joatea. Duela egun batzuk Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusiaren idazki bat agertu zen, ANENen bidez, eta horren arabera, 1. fasetik aurrera aisialdi-nautika jarduerara itzultzen zen. Euskadin 1. faseko lehen astea murriztaileagoa izan ondoren, apurka-apurka “askatasunak” areagotzen ari zaizkigu. Galdera honako hau zen: atera gaitezke nabigatzera? Atzo, maiatzak 18, Ertzaintzak egin zitezkeen jardueren eguneratzea argitaratu zuen, aisialdiko nabigazioa eta kirol-arrantza barne, muga jakin batzuekin. Hala ere, beti bezala, interpretaziorako tartearekin: Aisialdi-nautika: gehieneko edukieraren % […]