Aupa Tripulazioa!

Bi hilabete baino gehiago igaro ondoren, Euskadin nabigatzera atera gaitezke. Joan den asteburu honetan, gutxi batzuk itsasontziak mugitzen hasi ginen, eta espero dugu pixkanaka jarduera handitzen joatea.

Duela egun batzuk Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusiaren idazki bat agertu zen, ANENen bidez, eta horren arabera, 1. fasetik aurrera aisialdi-nautika jarduerara itzultzen zen. Euskadin 1. faseko lehen astea murriztaileagoa izan ondoren, apurka-apurka “askatasunak” areagotzen ari zaizkigu.

Galdera honako hau zen: atera gaitezke nabigatzera?

Atzo, maiatzak 18, Ertzaintzak egin zitezkeen jardueren eguneratzea argitaratu zuen, aisialdiko nabigazioa eta kirol-arrantza barne, muga jakin batzuekin. Hala ere, beti bezala, interpretaziorako tartearekin:

  • Aisialdi-nautika: gehieneko edukieraren % 50 gehienez (betiere segurtasun-distantzia mantentzen bada) eta jatorrizko portutik gehienez 12 miliara.
  • Kirol-arrantza: baimenduta dago. Kontua da “kirol-jardueratzat” hartzen denez, kirola egiteko ordutegietara mugatuko litzatekeela (06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara). Gure interpretazioa da, Ertzaintzaren idazkia irakurri ondoren ulertzen dugun bezala.

Zuen itsasontziarekin nabigatzen duzuenoi, gure gomendioa da berriro nabigatzea, baina muturreko erantzukizunez eta adituen aginduak errespetatuz.

Gure erabakia, Polaris Nautika Eskola gisa, segurtasun-protokolo bat ezartzea izan da, agintariek ezartzen eta gomendatzen dutena baino zorrotzagoa, enpresa gisa gure jarduera segurtasunez bermatu ahal izateko. Gure jarduera guztiak modu seguruan abiarazteko lanean jarraitzen dugu, gure tripulazioa osatzen duzuen bezero guztien segurtasuna bermatzeko baliabideak eta metodoak jarrita.

Itzuli gara!