Nabigazio-berriak

Korrosio galbanikoa

Kategoriak:

Kasko metalikoek, eta bereziki altzairuzkoek, korrosio galvanikoaren eraginak jasaten dituzte. Gure ontzi gehienak zuntzaz egin dira, eta arazo hori dute zati metalikoetan (helizea nahiz horren ardatza, lemako pala, abortza, etab.).

Baina zer da korrosio galvanikoa? Xehetasun gehiegi eman barik azaltzen ahaleginduko gara: bi metal kontaktuan jartzen ditugunean, prozesu elektrokimiko bat gertatzen da, zeinetan metal batek elektroiak ematen dizkion metal nobleenari; hala, lehenengoak anodo gisa jardungo du eta bigarrenak, berriz, katodo gisa. Metalak elektroi bat galtzen duenean, sortzen den hutsunea oxigenoko beste elektroi batek beteko du; horrek metala hondatuko du, oxidazioaren bidez. Prozesu hori inguru gazietan (ur gazian) bizkortzen da; izan ere, eroankortasun elektriko handia dute eta, ondorioz, elektroiak erraztasunez mugitzen dira.

Hala, inguru gazietan metalak elkarren arteko kontaktuaz babeste aldera, isolatu beharko ditugu. Gogoan izan behar dugu balizko kontaktu hori ez dela bakarrik gure ontziko zati metalikoen artean gertatzen: gertu porturatu diren ontziei ere eragiten die, baita portuko instalazioei ere.

Nola babestu behar ditugu zati metalikoak? Urpeko aldean (murgilduta) dauden gure ontziko zati metalikoak korrosio galvanikotik babesteko, balizko eragin galvanikoa murriztuko duen pintura babesgarria eman behar dugu alde horietan, eta anodo galvanikoak jarri.

Anodo galvanikoak zinkezko pieza batzuk dira, urpeko aldean dauden gure ontziko pieza metalikoetatik gertu jartzen direnak. Zinka ez da kirol-ontzietan egon ohi diren metalak bezain noblea eta, hortaz, anodo gisa arituko da, elektroiak askatuz eta guztiz hondatu arte galvanizatuz.

Anodo horiek helizearen kaskoan zein ardatzean eta lemaren palan egon ohi dira; hala ere, anodo gehigarriak egon daitezke, ontziaren eraikuntzaren arabera.

Zein da anodo horiek izan behar duten pisua? Formula hau erabiliz kalkulatzen da pisua:

P=K*L*(B+D)/34,39

 

Ikur horiek honako balio hauei dagozkie:

P: Anodoen pisua, kilotan
K: Kaskoaren materialaren araberako koefizientea

0,165 Zuntza
0,625 Aluminioa
1,000 Altzairua

L: Esloia, oinetan
B: Zabalera, oinetan
D: Zingoa, oinetan

Horren arabera, Polaris Bat ontzirako behar diren anodoen pisua kalkulatuko dugu; honako neurri hauek ditu: 11 metroko esloia, 3,72 metroko zabalera eta 1,82 metroko zingoa. Emaitza 3 kg baino zertxobait gehiago da.

Kalkulua egin ostean ateratzen den pisua urtebetez baino zertxobait gehiago eten barik eta segurtasun-marjinarekin nabigatzeko behar den pisua da. Horrenbestez, pisu hori egokitu eta murriztu ahalko dugu, aurreikusitako mantentze-lanen arabera.

 

Uretako motorrak: Orain Nabigazio lizentziarekin

Kategoriak:

URETAKO MOTO

Gero eta uretako motor gehiago dago azken urteetan. Halaber, motorren potentzia ere handitu da, beraz, berariazko arau batzuk ezarri behar izan dira horiek erabiltzeak duen arriskua murrizteko, bai erabiltzen dituztenentzat, bai bainularientzat.

 

Maiatzaren 1eko BOEn argitaratutako azken nobedadearen arabera, hemendik aurrera Nabigazio lizentzia bakarrik beharko da (“Titulutxo” gisa ezaguna dena) uretako motorrak gidatzeko, potentzian mugarik izan gabe.

 

Erabiltzeko baldintzak

 

·       Nahitaezkoa da edozein Itsas Kapitaintzan matrikulatzea.

 

·       Motorrek erantzukizun zibileko aseguru bat izan behar dute.

 

·       Itsas Kapitaintzak, matrikulatzean emandako Nabigazio lizentzia eta aseguruaren eta indarrean dagoela ziurtatzen duen egiaztagiria eraman beharko ditu uretako motorrean.

 

·       Gutxienez 18 urte beteta izango beharko dira motorra erabiltzeko (edo 16 urte, guraso edo tutoreen idatzizko baimena badu).

 

·       Salbamendu-txaleko homologatua jarrita eraman behar da, bai motorra gidatzen duenak, bai bidaiari gisa doanak (5, 6 eta 7 nabigazio-eremuetarako gutxienez 100 newton).

 

·       Fabrikatzaileak adierazitako pertsona kopuruak bakarrik nabigatu ahalko du uretako motorra.

 

Oinarrizko nabigazio-arauak

 

·       Erabilera partikularra egiten bada, edo motorra egun batzuetarako alokatzen bada erabilera partikularrerako, ezingo da nabigatu alokatutako motorrak ibiltzen diren zirkuituetatik hurbil.

 

·       Debekatuta dago estropadak egiteko mugatuta dauden eremuetatik nabigatzea.

 

·       Berariaz debekatuta dago bainulariak ibiltzen diren eremuen barruan nabigatzea.Gogoratzen dugu bainatzeko eremuak hondartzaren eta baliza-lerroaren artean daudela, eta baliza-lerrorik ez badago, 200 metroko zabalerako tarte bat kontuan hartuko dela, hondartzatik, edo 50 metrokoa, gainerako itsasertzetik.

 

·       Balizatu gabeko hondartzetan gelditzeko eta handik irteteko, kostaldearekiko perpendikularra den ibilbideari jarraitu beharko zaio, betiere, 3 korapiloko abiadurara gehienez.

 

·       Egunez bakarrik erabil daitezke motorrak, eguraldi eta ikuspen ona badago.

 

·       Ezin dira erabili motorrak beste objektu flotatzaile batzuk atoian eramateko.

 

Beharrezko titulazioa

 

Uretako motorraren erabilera partikularrerako eta zirkuitutik kanpo alokatzeko, gutxienez, nabigazio-lizentzia behar da 2019ko maiatzaren 1etik.

 

Zirkuituan alokatzeko ez da titulaziorik behar.

 

Legezko xedapenak

 

259/2002 Errege Dekretua, martxoaren 8koa, uretako motorren erabileran segurtasun-neurriak eguneratzen dituena. Apirilaren 5eko 238/2019 Errege Dekretuan aldatutakoa.

 

1998ko abenduaren 16ko agindua, uretako motorrak erregistratzeko eta matrikulatzeko prozedura laburtua arautzen duena.

 

875/2014 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, aisialdiko ontziak gidatzeko itsas titulazioak arautzen dituena.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Laster berriak izango ditugu

Kategoriak:

Jada gutxi falta da…

Pasealdia Bilboko Itsasadarretik

Kategoriak:

Bizkaia zubia pasealdia

 

Bilbo Handia beste ikuspegi batetik ezagutu nahi baduzu, etorri eta probatu, paseatu belaontzian itsasadarretik. Lau orduz erlaxatu ahal izango zarete, ekintza turistiko ezberdin batean.

 

Ibilbidea Abran hasten da, Nerbioiko itsasadarretik gora. Gure gidak hiriaren iragan industrialaz hitz egingo dizue, eta bertako puntu interesgarrienak erakutsiko dizkizue. Interesgune batzuk ikusi ahal izango ditugu, adibidez, Bizkaia zubia, gizateriaren ondarea.

 

Zubi esekiak itsasadarraren bi bazterrak lotzen ditu, eta Europako iraultza industrialaren eta burdinazko arkitekturaren eraikin garrantzitsuenetako bat da. XIX. mendea amaierako ingeniaritzaren lorpen handienetako bat izan zen.

 

Bilbo beti ezagutu izan da bertako industria jardueragatik, eta txango honek ez dio horri ezikusia egingo. Altzairutegia eta la Navaleko ontziolak ikusiko ditugu, eta itsas museoan edo Bilboko kargalekuan lehorreratuko gara, ibilaldia oinez jarraitu ahal izateko.

 

Esperientzia hori Beneteau Oceanis 373 batean izango dugu. 11 metroko luzera du, eta hamar pertsona sar daitezke, patroia eta gida barne. Gainera, pasealdi berezi horretan erlaxatzeko eta gozatzeko, edari bat sartuta dago.

 

 

Zer dago sartuta?

 

4 orduko pasealdia ontzian

Erregaia

Patroia / gida

Lehorreratzeak

Asegurua

Garbiketa

Zergak

Edari 1

Gomendagarria da egiten duen eguraldirako arropa egokia, kiroleko  oinetakoak eta arropa beroa 

Translate »

Ba jarraituak leku hau erabiliz erabilera onartzen duzu cookieetako eta gure pribatutasun-politika

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar