Urr 14, 2019

Korrosio galbanikoa

Kategoriak:

Kasko metalikoek, eta bereziki altzairuzkoek, korrosio galvanikoaren eraginak jasaten dituzte. Gure ontzi gehienak zuntzaz egin dira, eta arazo hori dute zati metalikoetan (helizea nahiz horren ardatza, lemako pala, abortza, etab.). Baina zer da korrosio galvanikoa? Xehetasun gehiegi eman barik azaltzen ahaleginduko gara: bi metal kontaktuan jartzen ditugunean, prozesu elektrokimiko bat gertatzen da, zeinetan metal batek elektroiak ematen dizkion metal nobleenari; hala, lehenengoak anodo gisa jardungo du eta bigarrenak, berriz, katodo gisa. Metalak elektroi bat galtzen duenean, sortzen den hutsunea oxigenoko beste elektroi batek beteko du; horrek metala hondatuko du, oxidazioaren bidez. Prozesu hori inguru gazietan (ur gazian) bizkortzen da; izan […]