Contenido pack Navidad

Aprobetxatu denbora koarentenan

Euskadin Covid-19 birusa ez zabaltzeko ezarri den konfinamendu kolektiboko bosgarren eguna bete dugu; birusak ia mila pertsona kutsatu ditu dagoeneko. Kutsatzeak saiheste aldera,15 eguneko koarentena dekretatu da, eta, ziurrenik, itxialdi horrek egun gehiago iraungo du. Egun horietan, jaiegunetan eta asteburuetan batik bat, aisialdiko aukera guztiak agortzen ditugu, aukera horiek, Alarma Egoerak ezartzen dituen murrizketak direlaeta, oso mugatuta baitaude.

Egun hauetan askotarikoak dira  originaltasunerakustaldiak: balkoietara kantatzera ateratzea, osasun-langileen omenez lapikoak zarataka jartzea edo txaloak jotzea, pasealdia ahalik eta gehien aprobetxatzea ogia erosteko edo maskota airea hartzera ateratzeko…, baina denbora luzea egin dakiguke.

AOP online ikastaroa doan


Polaris Nautika Eskolako kideok denbora libre horren zati bat ikasten aprobetxatzea proposatu nahi dizuegu (pixka bat ikasten, asko barik). Gure online ikasgelan sartzeko gonbidapena egiten dizuegu, erabat doan, Alarma Egoera honek irauten duen bitartean. Tresna honen bidez, aisialdiko ontzietako patroi-ikastaroan zehar nabigatu ahal izango duzue eta titulua eskuratzeko prestatzen hasi… Titulua laster lor dezazuela espero dugu

 

 

Eusko Jaurlaritzak deitzen dituen azterketetarako bereziki xedaturik dago ikastaro hau(Aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2020ko azterketen deialdiak).

 

Ikastaro honen bidez, gai bakoitzaren laburpen gisa egindako azalpen batzuen bitartez nabigatu ahal izango duzue, baita gai-zerrendaren edukia barneratu dugun baloratzeko test txiki baten bitartez ere.

Horretarako, OAP online doako ikastaroan sartzea eskatu behar diguzue, honako bidehauetako bat erabiliz:

Emailainfo@polariseskola.eus
WhatsApp zenbakia: 619115225
Web orrialdeahttps://polariseskola.eus/eu/kirol-nautikako-eskola/aurre-izen-emateak-titulazio-nautikoak/

 

Eutsi goiari, tripulatzaileok!