Polaris Nautika Eskola eta Aste Nagusia
Bilbo jaiak ospatzeko prest dago! Abuztuaren 17tik 25ra bitartean, hainbeste espero izan dugun Aste Nagusia musikaz, antzerkiz, folklorez eta jaietako beste jarduera ugariz josita egongo da.
Jarduera zirraragarri guztien artean, ezin ditugu aipatu gabe utzi hiribilduko zerua zazpi gauetan argiztatuko duten suak. Bilboko Su Artifizialen Nazioarteko XXXI. Lehiaketa ospatuko da aurten.
Etxebarria parketik, piroteknia bakoitzak bere su artifizialik onenen erakusketa aurkeztuko du, eta sariak irabazteko lehiatuko dira. Zalantza barik, Aste Nagusiko programazio guztiko une gogokoenetako bat dira suak.
Pirotekniak bi sari irabazteko lehiatuko dira: epaileen saria eta ikusleen saria. Azken hori herritarren bozketaren bidez erabakiko da. Abuztuaren 28an (igandea) jakinaraziko da irabazlea, Aste Nagusiko azken egunean, alegia.
Hona hemen lehiaketaren parte-hartzaileak eta programa:
Lunes, 19 de agosto: Pirotecnia Mariposa (Colombia)
Martes, 20 de agosto:
Miércoles, 21 de agosto: Pirotecnia San Miguel (Canarias)
Jueves, 22 de agosto: Pirotecnia Reyes (México)
Viernes, 23 de agosto: Pirotecnia La Rosa International Fireworks (Sicilia)
Sábado, 24 de agosto: Pirotecnia Valecea (Álava) – Exhibición final
Abuztuak 17, larunbata: Pirotecnia Tamarit (Valencia)
Abuztuak 18, igandea: Pirotecnia Abc artifices (Bélgica)
Abuztuak 19, astelehena: Pirotecnia Mariposa (Colombia)
Abuztuak 20, asteartea: DFP Fireworks (Paises Bajos)
Abuztuak 21, asteazkena: Pirotecnia San Miguel (Canarias)
Abuztuak 22, osteguna: Pirotecnia Reyes (México)
Abuztuak 23, ostirala: Pirotecnia La Rosa International Fireworks (Sicilia)
Abuztuak 24, larunbata: Pirotecnia Valecea (Araba) – Amaierako erakustaldia
Aurten, Polaris Nautika Eskolak suak ikuspegi paregabe batetik ikusteko aukera eskainiko dizu: Polaris Bi motordun ontzitik.
Hona hemen proposatzen dugun plana:
Getxoko Kirol Portutik abiatuko gara, 20:30ean, eta Bilboko itsasadarretik nabigatuko dugu botxora heldu arte. Geldialdi teknikoa egingo dugu Bilboko kargalekuan edo Itsasmuseum-en (ontzia amarratzeko dauden aukeren arabera), ondoren suez gozatzeko toki pribilegiatu batean jartzeko.
Irteerak abuztuaren 21ean, 22an eta 23an izango dira. Zortzi toki eskainiko dira soilik, arin ibili eta ahalik arinen erreserbatu zurea! Prezioa: 65 euro/pertsona.
Itsasontzi osoa zuretzat eta zure gertukoentzat nahi baduzu, prezioa 450 eurokoa izango da.
Bi irteerak 20:30ean eta 24:00etan izango dira.
Bestalde, zure kaxara gozatu ahalko duzu suez Txalupa Bat izeneko ontzian; patroia eta sei tripulatzailerentzako edukiera dauka. Gau zoragarria igaro maite dituzun pertsonekin! Lau orduko irteera: 240 euro.
Gurekin etorri eta oroitzapen ahaztezinak sortu Aste Nagusian!