Udaberriko eta udako planak Getxon

Esperientzia ugari bizitzeko aukera izango duzu Getxo kostari esker.

Getxo euskal kostaldeko xarma gehien duen herrietako bat da.

Bilboko erdigunetik 20 kilometrora, Kantauri itsasoak bustita, paisaia paregabea du. Hondartzek eta itsaslabarrek harrituta utziko zaituzte. Hortaz, galdu ezin duzun helmuga paregabea da.

Udaberria iristear da eta horregatik zuen ingurukoekin gozatzeko aukera batzuk eman nahi dizkizuegu. Bikotearekin, familiarekin edo taldean gozatu ahal izango duzu esperientzia horietaz.

Getxon, kostaz gozatzeko jarduera ugari ditugu eskuragarri. Getxoko tursmo bulegoak esperientzia aukera sorta zabala du gure udalerrira datozen pertsona guztientzat.

Turismo bulego nagusian, Ereagako hondartzan, hurrengo denboraldirako antolatuta dauden jarduera guztien berri emango dizuete.

Polaris Eskola, beste urte batez, Getxoko planak prestatzen dabil, Plan bat egun bakoitzeko.

Apirilaren 1etik aurrera bi aukera izango duzu gurekin ontziratzeko: ibilbidea egitea yatean, Guggenheim museora, eta Nabigazio lizentzia eskuratzea.

Jarraian gure esperientziak zehatz azalduko dizkizuegu.

Ilunabarra, txakolina eta gilda

Murgildu zaitez esperientzia paregabe batean iluntzean, non Bizkaiko kostaldeko paisaia izugarriek eta ilunabarrak bat egiten duten. Getxoko Kirol Portuan Polaris Bat belaontzia dago zure zain, bidaia magiko bat egiteko irrikaz. Belaontzi horrek hamaika metroko luzera du eta eskaintzen duen erosotasunari esker bidaia topera gozatuko duzu.

Bidaian zehar, Portu Zaharraren, hondartzen eta flyscharen itsaslabar ikaragarrien edertasunarekin liluraturik geratuko zara, zur eta lur utziko zaituen sekulako atmosfera sortuko baita. Ilunabarrak eta bere argi ikusgarriak bazter guztiak ametsetako irudi bilakatuko ditu.

Momentu hori are bereziagoa egiteko, txakolin ezin hobe bat probatzeko aukera eskaintzen dizugu, gilda bat dastatzen duzun bitartean. Horrela, tokiko esentzia gastronomikoaz gozatuko duzu.

Interesa izanez gero, gure patroia prest egongo da belaontzia maneiatzeko oinarrizko zenbait ezagutza irakasteko. Dena den, soilik deskantsatu edo esperientziaz gozatu nahi baduzu, ez dago arazorik!

Ez ezazu aukera galdu eta izan zaitez bidaia ahaztezin horren parte. Gorde ezazu zure lekua eta zatoz ilunabarreko bidaia magiko honetara!

Nabigazio-baimena

Nabigazio-baimena (lehen «Titulin» esaten zitzaionaren ordezkoa) goiz batean eta inongo azterketarik egin gabe lor dezakezun nautika-titulua da.

Tituluak baimena ematen du 6 metrorainoko luzera duten ontziak egun-argiz gobernatzeko, portutik edo babeslekutik 2 itsas milako distantziaren barruan.

Mota guztietako uretako motoak gobernatzeko baimena ere bada.

Programa osorik eskaintzen da, teoria eta praktika, gure ontzietan.

Jardueraren abiapuntua Getxoko Kirol Portua da. Zehazki, Getxo Itsas Hub izango da irteera puntua. Bertan, gure tripulazioak ongietorria emango dizu eta ontziratu egingo gara. Nautikaren munduan sarrera labur bat egin ondoren, H pantalanera joango gara gertutik kirol ontziak nolakoak diren ikusteko. Polaris Nautika Eskolak dituen ontziei esker, gure tripulazioak motordun yate baten ezaugarriak ezagutu ahal izango ditu,Polaris Bi, bai eta bela ontzi batenak ere, Polaris Bat.

Jarraian, Bilborantz joango gara. Nabigatu bitartean titulua eskuratzeko eduki teorikoak eta praktikoak ikas daitezke, bai eta itsasadarreko bi ertzak lotzen dituen Bizkaia Zubiaz gozatu ere. Bi ertzeetako iragana, oraina eta etorkizun industriala gogora ekarriko ditugu.

Bilbora helduko gara eta bertan ikusi ahal izango ditugu Kantauriko Manhattan izenez ezaguna den hiriaren bilakaera, ababor, eta Norvegiako pasealekuak, istribor.

Getxora itzuli bain lehen, geldialdi teknikoa egingo dugu Bilboko El Cargadero tabernako terrazan, itsasadarraren ikuspegi paregabeaz gozatzeko.

Bidaia amaitzean zure lehenengo titulu nautikoa eskuratuko duzu.

Zure kontura nabigatzeko plaza erreserbatu hemen.

Gurekin etorriko zara?

 

Navegar a vela

_