Lortu PER titulua Polaris Nautika Eskolan

Zer da PER?

PER izenarekin ezagutzen dena Aisiako Ontziko Patroi titulu nautikoa da. Titulu nautiko horrekin 15 metrora arteko luzera duten itsasontziak gobernatzeko eta gehienez 12 itsas milia itsasertzetik urruntzeko gaitzen du.

 

PER lortzeko, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak EAEn antolatzen duen azterketa teoriko bat gainditzea, Irismen Laburreko Irrati Operadorearen (ROCA) ikastaroa egitea (guztira, 12 ordu) eta segurtasun eta nabigazioko praktikak egitea (guztira, 16 ordu).

 

Zergatik PER?

 

PER baino lehen PNB edo Oinarrizko Nabigazio Patroia titulua dago. Hona hemen bi tituluen arteko aldeak:

  • Atribuzioak: PNB tituluak gehienez ere 9 metroko luzera duten ontziak gidatzeko ahalmena ematen du eta portutik edo hondartzatik 5 milia aldendu zaitezke.
  • PER tituluak aukera emango digu hurrengo tituluak eskuratzeko, Yateko Patroi titulua, alegia. PNB titulua, ordea, ez da nahitaezkoa hurrengo titulu bat eskuratzeko.
  • PER lortzeko azterketa egin eta gainditzen ez badugu, aukera izango dugu PNB titulua lortzeko, bi azterketa horietan sartzen diren gai komunak gainditzen baditugu. Hau da, PER titulua lortzeko azterketara aurkeztuz gero, aukera bikoitza izango dugu.
  • PER titulua profesionalki jarduteko ahalmena ematen duten lehenengo titulua da, baina gaitasun oso mugatuak ditu. Nolanahi ere, ondorengo tituluekin gaitasun horiek handitu ahal izango ditugu. Kantauri itsasoan horrek ez du aukera handirik, Mediterraneoan, aldiz, bai.

Zergatik aukeratu behar duzu Polaris Nautika Eskola?

 

Polaris Nautika Eskolak, merkatuko gainerako akademiek bezala, Eusko Jaurlaritzaren homologazioa jaso du kiro nautikako titulu guztien irakaspen teorikoak eta praktikoak eskaintzeko.

 

Teoria ikasteko aurrez aurreko prestakuntza eskaintzen dugu, online laguntzarekin, gure ikasleei banaka ahalik eta laguntzarik eraginkorrena emateko. Gure helburua ikastea eta, noski, azterketa gainditzea da.

 

Ontziko praktikei dagokienez, sistemarik moldakorrena eskaintzen dugu, konbinatu egiten ditugu irteerak Polaris Bat ontziarekin eta Polaris Bi motordun ontziarekin. Horrela ikasle guztiek izango dute aukera ontzi bakoitzaren ezaugarriak xehetasunez ezagutzeko.

 

Praktika interaktiboak dira, hau da, ikasleek gidatzen dituzte ontziak eta behar bezala porturatzeko erabakiak hartu behar dituzte egoera zehatzetan.

Gaitasunak handitzea

 

Aisiako Ontziko Patroi (PER) tituluak 24 metrora arteko ontziak gidatzeko gaitasuna handitzea ahalbidetzen du, baita penintsulatik Balearretara (eta alderantziz) joatea ere, SuperPER praktikekin.

 

SuperPER ontzi batean 24 orduz praktikak egitea da. Kantauri itsasoaren inguruan bizi garenontzako ez da oso garrantzitsua gaitasunak eskuratzeko, baina ezinbestekoa da itsasontziko bizitza eta ontzietan itsas bidaietan zehar egiten jardueren antolaketa hurbiletik ezagutu nahi dutenentzat.

 

Eta, jakina, gainerako itsas tituluetan bezala, bela-gaikuntza ere lor daiteke, belaontziekin nabigatzeko aukera emango dizuna. Gaikuntza hori bela-nabigazioari zuzendutako 16 orduko prestakuntza baten bidez eskuratzen da, Polaris Nautika Eskolaren kasuan Polaris Bat ontzian egiten duguna.