Berriak

Getxo Kostako jarduerak

Kategoriak: Tags:

Udaberriko eta udako planak Getxon Esperientzia ugari bizitzeko aukera izango duzu Getxo kostari esker. Getxo euskal kostaldeko xarma gehien duen herrietako bat da. Bilboko erdigunetik 20 kilometrora, Kantauri itsasoak bustita, paisaia paregabea du. Hondartzek eta itsaslabarrek harrituta utziko zaituzte. Hortaz, galdu ezin duzun helmuga paregabea da. Udaberria iristear da eta horregatik zuen ingurukoekin gozatzeko aukera batzuk eman nahi dizkizuegu. Bikotearekin, familiarekin edo taldean gozatu ahal izango duzu esperientzia horietaz. Getxon, kostaz gozatzeko jarduera ugari ditugu eskuragarri. Getxoko tursmo bulegoak esperientzia aukera sorta zabala du gure udalerrira datozen pertsona guztientzat. Turismo bulego nagusian, Ereagako hondartzan, hurrengo denboraldirako antolatuta dauden jarduera guztien […]

Chaleco salvavidas

Nabigazio Segururako Salbamendu Txalekoei buruzko Gida Osoa: Araudiak, Eskakizunak eta Gomendioak

Kategoriak: Tags:

Itsasoan salbamendu-txalekoak erabiltzeko legezko arauketari, funtsezko eskakizunei eta gomendatutako egoerei buruz jakin behar duzun guztia Salbamendu-txalekoak itsasontzia abandonatzeko baliabide nagusia dira, baldin eta itsasontzi horrek salbamendu-baltsarik ez badu. Nabigazioaren munduan murgildu nahi izanez gero, salbamendu-txalekoen nahitaezko garrantzia ulertu behar da. Larrialdiko egoeratan funtsezko elementuak dira, eta Estatuko legediaren arabera, bere kokapena eta ezaugarriak zehatz-mehatz araututa daude uretan segurtasuna bermatzeko. Araudiak eta arauketak Maiatzaren 18ko 339/2021 Errege Dekretuak aisiako itsasontzietan egoten denerako salbamendu-txalekoen gutxieneko baldintzak ezartzen ditu. Horren bidez, aisiako itsasontzien kutsaduraren prebentzioa eta segurtasun-ekipoa arautzen dira, txalekoen kopuruei eta izan behar dituzten gutxieneko eskakizunei dagokienez. Gainera, nazioarte mailan, Salbamenduko Gailuen […]

ARRISKURIK GABEKO AOP IKASTAROA POLARIS NAUTIKA ESKOLAN

Kategoriak: Tags:

Arriskurik gabeko AOP ikastaroa, zuretzako eskaintza oso berezia. Polaris Nautika Eskolan zure titulazio nautikoa lortzen lagunduko dizugu. AOP ikastaroa eskaintzen dugu, arriskurik gabe. AOP ikastaroa Getxon: arriskurik gabeko AOP ikastaroa Polaris Nautika Eskolaren eskutik. Aisiako nautika titulazio bat eskuratzeko gogoa baldin badaukazu, Aisia Ontzien Patroiarena kasu, jar zaitez harremanetan Getxoko zure nautika eskolarekin, Polaris Nautika Eskola. Izan ere, prestakuntza eskaintzarik onena dauka Getxon. Betidanik amestu izan duzun titulazio nautiko hori lortuko duzu gurekin. Ez zara ausartzen? AOP eskuratzea zailegia dela uste duzu? Ez duzu dirua galtzeko arriskua hartu nahi? Ez kezkatu. Gainditzen ez baduzu dirua itzuliko dizugu. Polaris Nautika Eskolan konfiantza […]

Pnb-Per

ONP edo AOP?

Kategoriak:

Zure ustez zein titulu da egokiagoa? Nabigazio lizentzia aukeratu behar dugunean Titulazio nautikoen munduan murgiltzen garenean, aurretiaz horri buruz ezer ez jakin gabe eta titulazioek dituzten berezitasunak ezagutu gabe, lehenengo dilema zein titulu aukeratu izaten da. Oro har, zalantza dago ONP, Oinarrizko Nabigazio Patroi, eta AOP, Aisiako Ontziko Patroi, tituluen artean.   Zein aukeratuko dugu? Zein titulu da egokiagoa hasteko? Polaris Nautika Eskolan prestakuntza bokazio argia dugu, eta gure nahi nagusia da gure ikasleek gehien komeni zaien titulua eskuratzea, bakoitzaren interes pertsonaletan oinarrituta.   Nire uste apalean, ONP titulua eskumenei dagokienez apur bat labur geratzen da egin behar den ahaleginak kontuan […]

Zer da PER?

Kategoriak:

Lortu PER titulua Polaris Nautika Eskolan Zer da PER? PER izenarekin ezagutzen dena Aisiako Ontziko Patroi titulu nautikoa da. Titulu nautiko horrekin 15 metrora arteko luzera duten itsasontziak gobernatzeko eta gehienez 12 itsas milia itsasertzetik urruntzeko gaitzen du.   PER lortzeko, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak EAEn antolatzen duen azterketa teoriko bat gainditzea, Irismen Laburreko Irrati Operadorearen (ROCA) ikastaroa egitea (guztira, 12 ordu) eta segurtasun eta nabigazioko praktikak egitea (guztira, 16 ordu).   Zergatik PER?   PER baino lehen PNB edo Oinarrizko Nabigazio Patroia titulua dago. Hona hemen bi tituluen arteko aldeak: Atribuzioak: PNB tituluak gehienez ere 9 metroko luzera duten ontziak […]