Berriak

Embarcaciòn a motor, yate

Zenbat erregai kontsumitzen du laketontzi batek?

Kategoriak: Tags:

Laketontzi baten erregai kontsumoa Zenbat erregai kontsumitzen du laketontzi batek? Hori izango da gaur gure albisteen blogean jorratuko dugun gaia. Horretarako askotariko ontzi motak izango ditugu kontuan. Gure izaera Kirol nautikan, patroi eta zale berri bakoitzak nork bere izaera du. Bela zale amorratuak daude. Lehiakorrak izan daitezke, bakoitza bere neurrian, eta estropada zaleak izan daitezke, edo lasai nabigatzea gustuko dute, besterik ez, motorraren zarata eta dardara jasan gabe. Horiek argi dute: Erosteko edo charter zerbitzuan bada ere, helburua bela da beti. Batzuen helburua kirol arrantza egitea da. Nabigazioa da beren zaletasunaz gozatzeko bitartekoa. Helburua arrantza gunera ahal bezain laster iristea […]

Aste Santurako planak

Kategoriak:

Aste Santurako planak Oporrak ia-ia bertan dira. Astebete baino gutxiago gelditzen da horrenbeste itxarondako eta merezitako Aste Santuko oporrak iristeko. Zuetako batzuek planak eginda izango dituzue jada, eta beste batzuk, berriz, plan zehatz bat aukeratu ezinik ibiliko zarete. Zuen asmoa Euskadi pixka bat gehiago ezagutzea baldin bada, POLARIS NAUTIKA ESKOLArekin kostaldeko paisaiaz gozatu ahal izango duzue beste ikuspuntu batetik. Ezagutu euskal kostaldea gurekin, mota askotako itsasontzietan. Bilbora joan eta bisitatu nahi baduzue, Basque Festerako antolatutako jarduera guztiez gozatzeko asmoa baldin baduzue, bide batez, ibilbide bat egin dezakezue belaontzian edo yatean. Honako hau proposatu nahi dizuegu: Ibilbidea belaontzian Bilboko itsasadarrean zehar. […]

Pasealdia Bilboko Itsasadarretik

Kategoriak:

  Bizkaia zubia pasealdia   Bilbo Handia beste ikuspegi batetik ezagutu nahi baduzu, etorri eta probatu, paseatu belaontzian itsasadarretik. Lau orduz erlaxatu ahal izango zarete, ekintza turistiko ezberdin batean.   Ibilbidea Abran hasten da, Nerbioiko itsasadarretik gora. Gure gidak hiriaren iragan industrialaz hitz egingo dizue, eta bertako puntu interesgarrienak erakutsiko dizkizue. Interesgune batzuk ikusi ahal izango ditugu, adibidez, Bizkaia zubia, gizateriaren ondarea.   Zubi esekiak itsasadarraren bi bazterrak lotzen ditu, eta Europako iraultza industrialaren eta burdinazko arkitekturaren eraikin garrantzitsuenetako bat da. XIX. mendea amaierako ingeniaritzaren lorpen handienetako bat izan zen.   Bilbo beti ezagutu izan da bertako industria jardueragatik, eta […]

Aste Nagusia Bilbo 2024

Kategoriak:

Polaris Nautika Eskola eta Aste Nagusia Bilbo jaiak ospatzeko prest dago! Abuztuaren 17tik 25ra bitartean, hainbeste espero izan dugun Aste Nagusia musikaz, antzerkiz, folklorez eta jaietako beste jarduera ugariz josita egongo da. Jarduera zirraragarri guztien artean, ezin ditugu aipatu gabe utzi hiribilduko zerua zazpi gauetan argiztatuko duten suak. Bilboko Su Artifizialen Nazioarteko XXXI. Lehiaketa ospatuko da aurten. Etxebarria parketik, piroteknia bakoitzak bere su artifizialik onenen erakusketa aurkeztuko du, eta sariak irabazteko lehiatuko dira. Zalantza barik, Aste Nagusiko programazio guztiko une gogokoenetako bat dira suak. Pirotekniak bi sari irabazteko lehiatuko dira: epaileen saria eta ikusleen saria. Azken hori herritarren bozketaren bidez erabakiko […]

Museo Guggenheim Bilbao

Itsasontzi ibilbidea Guggenheim Museora

Kategoriak:

Ezagutu Bilbo eta Guggenheim Museoa beste ikuspuntu batetik Gaur beste ibilbide bat eskaini nahi dizuegu Polaris Nautika Eskolan: Bilboko Guggenheim Museorainoko ibilbidea Polaris Bin, gure bigarren ontzian. Bilboko Guggenheim Museoa arte garaikidearen museoa da, Frank O. Gehry arkitekto kanadiarrak diseinatu zuena eta 1987ko urriaren 18an inauguratu zena. Gertaera horrek eragin zuen Bilbo hiriak 180 graduko aldaketa izatea alderdi guztietan. Hala, hiri industrial izatetik hiri kulturalagoa izatera pasa zen. Hain zuzen, museoak Nerbioi ibaiaren ertzean porturatutako itsasontzi bat ordezkatzen du, sasoi bateko portua gogorarazteko. Itsasontziko ibilbide honekin Guggenheim Museoaz eta, oro har, Bilboz goza dezazuen nahi dugu Polaris Nautika Eskolan. Ibilbidea […]