Berriak

Itsasontzi ibilbidea eta txakoli dastatzea

Kategoriak: Etiketak:

Txakoli dastaketa Bilboko itsasadarrean Gaur ukatu ezin izango duzuen plan bat proposatuko dizuegu. Bilboko itsasadarrean barrena nabigatu ahal izango duzue, gure yatean (Polaris Bi), eta txakolia dastatuko duzue. Ibilbidea Nabigatu bitartean Bilboko historia eta bere iragan industriala ezagutuko duzu. Ibilbidea Getxoko Kirol Portuan hasiko da. Bertan, gure ontzia dago atrakatuta (6 pertsona eta patroia sartzen dira). Nabigatzen hasi bezain laster luxuzko etxeak ikusi ahal izango dituzu, Getxoko jauregi arkitekturan ospetsuenak. XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera bitartean eraiki ziren. Bilbora iristean, Bizkaia Zubiaren azpitik igaroko gara, Zubi Esekia izenez ere ezaguna, munduan egitura metalikoz eraikitako lehen zubi transbordadorea. Portugalete […]

Embarcaciòn a motor, yate

Zenbat erregai kontsumitzen du laketontzi batek?

Kategoriak: Etiketak:

Laketontzi baten erregai kontsumoa Zenbat erregai kontsumitzen du laketontzi batek? Hori izango da gaur gure albisteen blogean jorratuko dugun gaia. Horretarako askotariko ontzi motak izango ditugu kontuan. Gure izaera Kirol nautikan, patroi eta zale berri bakoitzak nork bere izaera du. Bela zale amorratuak daude. Lehiakorrak izan daitezke, bakoitza bere neurrian, eta estropada zaleak izan daitezke, edo lasai nabigatzea gustuko dute, besterik ez, motorraren zarata eta dardara jasan gabe. Horiek argi dute: Erosteko edo charter zerbitzuan bada ere, helburua bela da beti. Batzuen helburua kirol arrantza egitea da. Nabigazioa da beren zaletasunaz gozatzeko bitartekoa. Helburua arrantza gunera ahal bezain laster iristea […]

Ontzi baten gehienezko abiadura

Kategoriak:

Norbaitek lehenengoz ontzi bat bisitatzen duenean edo kirol-nautikako tituluren bat eskuratzeko praktikak hasten dituenean gehien errepikatu ohi den galderetako bat honako hau da: “itsasontzi honek zenbateko abiadura hartzen du?”. Ontzi baten gehienezko abiadura ezagutzea izan ohi da  lehenengotariko kezka. Gehienetan, abiadura korapilotan esaten dugunean, zalantza eragiten dugu. Zalantza hori desagertzen joan ohi da nautikaren munduarekin loturarik ez dutenei datu hori ohiko abiadura-unitateetara bihurtzen diegunean. Baina beti egon ohi da bigarren galdera: “eta motor indartsuagoa jarriz gero?”. “Berdin dio”, erantzuten dugu, eta sinesgogortasuna eragiten dugu. Itsasontziaren kroskoaren gehieneko abiadura, betiere planeatzeko gai ez bada, eskura izan ditzakegun belaontzi gehienetan gertatzen den […]

YATEKO PATROIA

Kategoriak:

Zabaldu itzazu zure aukerak Zer da yateko patroiaren titulua? Yateko patroiaren itsas tituluari esker, 24 metroko luzera duten ontziak gobernatu ahalko dituzu eta kostaldetik 150 itsas milia urrundu ahalko zara gehienez ere. Yateko patroiaren titulua eskuratzeko, nahitaezkoa da aldez aurretik Aisialdirako Ontzietako Patroiaren titulua izatea, EAEn  Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen azterketa teorikoa gainditzea eta Segurtasun eta Nabigazioko 48 orduko praktika batzuk egitea itsasaldi erregimenean. Zegatik izan behar duzu yateko patroi? Yateko patroiaren aurreko titulua Aisialdirako Ontzietako Patroiaren titulua da. Hona hemen bi tituluen arteko aldeak: • Atribuzioak: Aisialdirako Ontzietako Patroiaren tituluak gehienez ere 15 metroko luzera duten ontziak gidatzeko ahalmena ematen […]

Getxo Itsas Fest

Kategoriak:

  Getxoko lehenengo itsas jaialdia Datorren asteburuan, 21ean eta 22an (larunbata eta igandea) lehenengo itsas aisialdiko kirol jaialdia egingo da Getxoko Kirol portuan. Jaialdian #GetxoItsasHub eratzen duten enpresak aditzera emango dira. Enpresa horiek antolatutako hainbat jarduera egin ahal izango dira. Polaris Nautika Eskolak bi jarduera prestatuko ditu. Ekitaldian jarduera ugari egin ahal izango dira, hala nola paseoak jetboard eta uretako bizikletaz, uretako eski berritzaileen erakusketak, irteerak yate eta ontzi elektrikoz eta itsas industriari buruzko tailerrak eta hitzaldiak, baita dastatze gastronomikoak ere. 2022ko Itsas Fest jaialdiko jarduerak Jetboard Azken nobedadea da abenturazko uretako kiroletan. Kaliforniako kostaldetatik heldu da zuzenean, eta surf […]