Berriak

YATEKO PATROIA

Kategoriak:

Zabaldu itzazu zure aukerak Zer da yateko patroiaren titulua? Yateko patroiaren itsas tituluari esker, 24 metroko luzera duten ontziak gobernatu ahalko dituzu eta kostaldetik 150 itsas milia urrundu ahalko zara gehienez ere. Yateko patroiaren titulua eskuratzeko, nahitaezkoa da aldez aurretik Aisialdirako Ontzietako Patroiaren titulua izatea, EAEn  Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen azterketa teorikoa gainditzea eta Segurtasun eta Nabigazioko 48 orduko praktika batzuk egitea itsasaldi erregimenean. Zegatik izan behar duzu yateko patroi? Yateko patroiaren aurreko titulua Aisialdirako Ontzietako Patroiaren titulua da. Hona hemen bi tituluen arteko aldeak: • Atribuzioak: Aisialdirako Ontzietako Patroiaren tituluak gehienez ere 15 metroko luzera duten ontziak gidatzeko ahalmena ematen […]

Getxo Itsas Fest

Kategoriak:

  Getxoko lehenengo itsas jaialdia Datorren asteburuan, 21ean eta 22an (larunbata eta igandea) lehenengo itsas aisialdiko kirol jaialdia egingo da Getxoko Kirol portuan. Jaialdian #GetxoItsasHub eratzen duten enpresak aditzera emango dira. Enpresa horiek antolatutako hainbat jarduera egin ahal izango dira. Polaris Nautika Eskolak bi jarduera prestatuko ditu. Ekitaldian jarduera ugari egin ahal izango dira, hala nola paseoak jetboard eta uretako bizikletaz, uretako eski berritzaileen erakusketak, irteerak yate eta ontzi elektrikoz eta itsas industriari buruzko tailerrak eta hitzaldiak, baita dastatze gastronomikoak ere. 2022ko Itsas Fest jaialdiko jarduerak Jetboard Azken nobedadea da abenturazko uretako kiroletan. Kaliforniako kostaldetatik heldu da zuzenean, eta surf […]

Aste Santurako planak: SUPERAOP

Kategoriak:

Ez duzu aparteko planik datorren Aste Santurako? Aukera bakanen artean ez zaitu ezerk erakartzen? Polaris Nautika Eskolatik bestelako aukera bat eskaini nahi dizugu: handitu Aisiako Ontziko Patroi (AOP) tituluaren eskuduntzak gure SUPERAOP praktikekin. Datorren Aste Santurako plan ezin hobea da, ezingo diozu ezetz esan. Zer da AOP titulua handitzea? Tituluaren eskuduntzak handituta, 24 metrorainoko luzera duten ontziak gobernatu ahal izango dituzu, eta penintsulatik Balearretara joan eta alderantzizko bidea egin. Eskuduntza horiek agian ez dira oso erabilgarriak gure kostaldean, baina bestelako esperientzia bat izango da, ontzi barruko bizimoduaren antolaketa ezagutu eta 24 nabigazio-ordu ahaztezinez gozatzeko aukera. Polaris Bat ontzian gurekin batera 24 orduko bizipena […]

Kize Urduliz

Azterketa-data daukagu… baita gure ikasle onenentzako saria ere

Kategoriak:

Azterketa laster izango da! Eusko Jaurlaritzaren deialdiaren arabera, kirol-nautika titulazien hurrengo azterketa apirilaren 7an izango da FICOBAn (Irun). Polaris Nautika Eskolan, beti bezala, ilusioz gaude deialdiaren zain; ikasle asko 2021eko azarotik prestatzen ari dira, eta ordutik, hau da lehen aukera azterketa egiteko. Galderarik ohikoena izaten da notarik dagoen edo soilik gaindituta dagoen edo ez esaten den. Normalean gure erantzuna izaten da azterketaren emaitza GAI edo EZ GAI dela. Baina aurreko batean egin genuen bezala, gure tripulazioa are gehiago motibatu nahi dugu. Aisiako Ontziko Patroi ikastaroko ikasle guztiak egiten ari diren ahaleginak saritu nahi ditugu eta ikastera bultzatu nahi ditugu, beharrezkoa […]

Udazkenean nabigatzea

Kategoriak:

Negua heldu baino lehen  Udazkena hasi den arren, Polaris Nautika Eskolan nabigatzen jarraitzen dugu. Beraz, prestatu zure nabigatzeko irteera udazkenean ere. Arrazoiak asko dira, baina garrantzitsuena da oraindik eguraldi ona daukagula nabigazio egun batez gozatzeko. Edozein aitzakia da ona irteteko: Urtebetetzea ospatzea, despedida bat, familiarteko topaketa bat edo enpresa bisita bat. Arrazoia edozein izanda ere, esperientzia ahaztezinaz gozatuko duzu. Polaris Nautika Eskolan zure esku jartzen dugu Polaris Bat izeneko belaontzia, 12 pertsona har ditzakeena eta erraz maneiatzen dena. Eta orain Polaris Bi motordun ontzia ere izan dezakezu eskura, nabigatzeko beste era batez gozatzeko. Zortzi pertsona sartzen dira, patroia barne. Zuk […]