
Ez duzu aparteko planik datorren Aste Santurako?
Aukera bakanen artean ez zaitu ezerk erakartzen?
Polaris Nautika Eskolatik bestelako aukera bat eskaini nahi dizugu: handitu Aisiako Ontziko Patroi (AOP) tituluaren eskuduntzak gure SUPERAOP praktikekin.
Datorren Aste Santurako plan ezin hobea da, ezingo diozu ezetz esan.
Zer da AOP titulua handitzea?
Tituluaren eskuduntzak handituta, 24 metrorainoko luzera duten ontziak gobernatu ahal izango dituzu, eta penintsulatik Balearretara joan eta alderantzizko bidea egin. Eskuduntza horiek agian ez dira oso erabilgarriak gure kostaldean, baina bestelako esperientzia bat izango da, ontzi barruko bizimoduaren antolaketa ezagutu eta 24 nabigazio-ordu ahaztezinez gozatzeko aukera.
Polaris Bat ontzian gurekin batera 24 orduko bizipena partekatu nahi duten 6 eskifaia-kide ontziratu nahi ditugu.
Hauxe da plana:
Apirilaren 14an, ostegunez, 17:00etan irtengo gara Getxoko kirol-portutik, guardiak antolatu eta itsasontzia prestatu ondoren. Bilboko Abra zeharkatuko dugu ilunabarra Galea lurmuturretik ikusteko, eta iluntzeari begira afalduko dugu. Gaua igarota, zortedunek eta lotiak ez direnek egunsentia ikusteko aukera izango dute.Gosaria ontzian bertan prestatuko dugu, eta zorte pixka batekin zetazeoren bat ikusiko dugu. Eguerdia pasata, bazkari arina zerbitzatuko dugu eta, poliki-poliki, porturatzeko prestatuko gara. Apirilaren 15an, ostiralez, 17:00ak aldera iritsiko gara.
Nahi al duzu gurekin itsasoratu?
24 ordu zirraragarri horietan, itsas nabigazioarekin eta ontzi barruko bizimoduarekin lotutako jarduerak egingo ditugu, honako hauek, adibidez:
Oharra:
Titulazioa lortzeko, nahitaezkoa da Aisiako Ontziko Patroi titulua edukitzea. SuperAOP gaikuntza 24 orduko nabigazio jarraitua da, funtsean.