Api 6, 2022

Aste Santurako planak: SUPERAOP

Kategoriak:

Ez duzu aparteko planik datorren Aste Santurako? Aukera bakanen artean ez zaitu ezerk erakartzen? Polaris Nautika Eskolatik bestelako aukera bat eskaini nahi dizugu: handitu Aisiako Ontziko Patroi (AOP) tituluaren eskuduntzak gure SUPERAOP praktikekin. Datorren Aste Santurako plan ezin hobea da, ezingo diozu ezetz esan. Zer da AOP titulua handitzea? Tituluaren eskuduntzak handituta, 24 metrorainoko luzera duten ontziak gobernatu ahal izango dituzu, eta penintsulatik Balearretara joan eta alderantzizko bidea egin. Eskuduntza horiek agian ez dira oso erabilgarriak gure kostaldean, baina bestelako esperientzia bat izango da, ontzi barruko bizimoduaren antolaketa ezagutu eta 24 nabigazio-ordu ahaztezinez gozatzeko aukera. Polaris Bat ontzian gurekin batera 24 orduko bizipena […]