Zabaldu itzazu zure aukerak

Zer da yateko patroiaren titulua?

Yateko patroiaren itsas tituluari esker, 24 metroko luzera duten ontziak gobernatu ahalko dituzu eta kostaldetik 150 itsas milia urrundu ahalko zara gehienez ere.

Yateko patroiaren titulua eskuratzeko, nahitaezkoa da aldez aurretik Aisialdirako Ontzietako Patroiaren titulua izatea, EAEn  Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen azterketa teorikoa gainditzea eta Segurtasun eta Nabigazioko 48 orduko praktika batzuk egitea itsasaldi erregimenean.

Zegatik izan behar duzu yateko patroi?

Yateko patroiaren aurreko titulua Aisialdirako Ontzietako Patroiaren titulua da. Hona hemen bi tituluen arteko aldeak:

Atribuzioak: Aisialdirako Ontzietako Patroiaren tituluak gehienez ere 15 metroko luzera duten ontziak gidatzeko ahalmena ematen du eta portutik edo hondartzatik 12 milia aldendu zaitezke. Ontziaren luzerari dagokionez, orokorrean, 15 metro horiek nahikoa eta soberan direla pentsa dezakegu, eta arraroa da luzera handiagoko ontziak gidatzeko gaikuntza behar duen inor aurkitzea. Distantziari dagokionez, bela-zaleentzat 12 milia horiek nahikoa izan daitezkeen arren, kirol-arrantzan aritzen direnentzat laburra izan daiteke. Era berean, yateko patroiaren tituluak kostaldetik 150 milia aldentzeko aukera emateaz gain, Mediterraneo osotik nabigatzeko aukera ematen du, distantzia-mugarik gabe.
Yateko patroiaren tituluak, halaber, kirol-nautikaren azken prestakuntza-mailara iristeko ahalmena ematen du: yate kapitainaren titulua, hain zuzen ere.
Aisialdirako Ontzietako Patroiaren titulua profesionalki jarduteko ahalmena ematen duten lehenengo titulua da, baina gaitasun oso mugatuak ditu. Hala ere, yateko patroiaren titulua eskuratu ondoren, jarduera turistikoak garatzeko gaikuntza profesional nahikoa lor daiteke, hala nola ontzi-ibilaldi laburrak egiteko.

Zergatik aukeratu behar duzu Polaris Nautika Eskola?

Polaris Nautika Eskolak, merkatuko gainerako akademiek bezala, Eusko Jaurlaritzaren homologazioa jaso du kirol-nautikako titulu guztien irakaspen teorikoak eta praktikoak eskaintzeko.

Esparru teorikoan, aurrez aurreko prestakuntza eskaintzen dugu, maila goreneko online laguntzarekin. Merkataritza-nabigazioaren esparru guztietako prestakuntzan eta esperientzia profesionalean oinarritutako formakuntza eskaintzen dugu, ondoren kirol-nautikari aplikatzen dioguna. Horrela, gure ikasleei aukera ematen diegu, ez bakarrik azterketa gainditzeko, baizik eta gero ontzian bertan aplikatu beharko dutena ikasteko. Horrela, nabigazio seguruaz gozatuko duzu beti.

Eta, jakina, gainerako itsas tituluetan bezala, bela-gaikuntza ere lor daiteke, belaontziekin nabigatzeko aukera emango dizuna. Gaikuntza hori bela-nabigazioari zuzendutako 16 orduko prestakuntza baten bidez eskuratzen da, Polaris Nautika Eskolaren kasuan Polaris Bat ontzian egiten duguna.