YATEKO PATROIA
Zabaldu itzazu zure aukerak Zer da yateko patroiaren titulua? Yateko patroiaren itsas tituluari esker, 24 metroko luzera duten ontziak gobernatu ahalko dituzu eta kostaldetik 150 itsas milia urrundu ahalko zara gehienez ere. Yateko patroiaren titulua eskuratzeko, nahitaezkoa da aldez aurretik Aisialdirako Ontzietako Patroiaren titulua izatea, EAEn Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen azterketa teorikoa gainditzea eta Segurtasun eta Nabigazioko 48 orduko praktika batzuk egitea itsasaldi erregimenean. Zegatik izan behar duzu yateko patroi? Yateko patroiaren aurreko titulua Aisialdirako Ontzietako Patroiaren titulua da. Hona hemen bi tituluen arteko aldeak: • Atribuzioak: Aisialdirako Ontzietako Patroiaren tituluak gehienez ere 15 metroko luzera duten ontziak gidatzeko ahalmena ematen […]