
Getxoko lehenengo itsas jaialdia
Datorren asteburuan, 21ean eta 22an (larunbata eta igandea) lehenengo itsas aisialdiko kirol jaialdia egingo da Getxoko Kirol portuan.
Jaialdian #GetxoItsasHub eratzen duten enpresak aditzera emango dira.
Enpresa horiek antolatutako hainbat jarduera egin ahal izango dira.
Polaris Nautika Eskolak bi jarduera prestatuko ditu.
Ekitaldian jarduera ugari egin ahal izango dira, hala nola paseoak jetboard eta uretako bizikletaz, uretako eski berritzaileen erakusketak, irteerak yate eta ontzi elektrikoz eta itsas industriari buruzko tailerrak eta hitzaldiak, baita dastatze gastronomikoak ere.
2022ko Itsas Fest jaialdiko jarduerak
Jetboard
Azken nobedadea da abenturazko uretako kiroletan. Kaliforniako kostaldetatik heldu da zuzenean, eta surf eta paddle aldagaien onena gehitzen die potentzia handiko bere bi turbinei.
Irteerak larunbatean izango dira, maiatzaren 21ean 10:00etatik 13:00etara. (Fangaloka Style)
Jardueraren iraupena: ordu bat eta erdi.
Paddle Surf
Surf tradizionalaren aldagai hori frogatu ez baduzu, orain duzu aukera.
Ez ezazu ahaztu modako aisialdi jardueretako bat dela Getxon.
Irteerak igandean izango dira, maiatzaren 22an 10:00etatik 14:00etara. (Fangaloka Style)
Jardueraren iraupena: bi ordu.
Uretako bizikletak
Gozatu paseoaz uretako bizikletaz, Getxoko Kirol portuan, zure lagunekin, senideekin edota laneko kideekin.
Irteerak larunbatean (maiatzaren 21ean 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara) eta igandean (maiatzaren 22an 10:00etatik 13:00etara) izango dira.
Jardueraren iraupena: 25 minutu inguru. (Water Bikers)
Irteera yatez: Polaris Bi
Itsas bidaian, San Inazioko balizara joango gara gure Polaris Bi ontzian, eta zuk gidatu ahal izango duzu aisiako ontziko patroi titulua eskuratzen baduzu.
Irteerak larunbatean (maiatzaren 21ean 10:00etatik 14:30era) eta igandean (maiatzaren 22an 10:00etatik 14:30era) izango dira.
Irteeren iraupena: 20 minutu (ordu erdiro).
Pasoa txakupaz: Txalupa Bat
Tripulazio bila ari gara gure Txalupa Bat ontzian Bizkaia Zubira joateko. Ontziak bost metro inguru ditu eta erraz gidatu ahal izango duzu goiz batean egin daitekeen ikastaroari esker.
Irteerak larunbatean (maiatzaren 21ean 10:00etatik 14:30era) eta igandean (maiatzaren 22an 10:00etatik 14:30era) izango dira.
Irteeren iraupena: 20 minutu (ordu erdiro).
Haurrentzako tailerra
Tailerraren bidez diseinuari eta ingurumena eta bere baliabideekiko errespetuari buruzko balioak transmititu eta eskuratu ahal izango dira, sormena, teknologia eta jolasak ikasteko formula gisa erabilita.
Plastikoa birziklatzeko prozesuaren inguruan ikasiko dugu, eta istorioak kontatzen dituzten objektuak sortuko ditugu.
Adina: 8 eta 12 urte artean.
Taldeak: 12 pertsona tailer bakoitzeko.
Tailerrak larunbatean (maiatzaren 21ean 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara) eta igandean (maiatzaren 22an 10:30etik 13:00etara) izango dira.
Jet Sky
Etorri eta frogatu turbinazko uretako kirol elektrikoa.
Ordutegia: Maiatzaren 21ean 11:00etan.
Nabigazioari buruzko hitzaldiak.
Zer aukera daude nabigatzeko? Hitzaldian nabigatzeko dauden aukeren berri emango dugu. Itsasontzi bat erosi edo alokatu, edota tripulatzaile, hainbat klubetan edo itsas bidaietan izena ematea, besteak beste.
Ordutegia:
Larunbatean, maiatzaren 21ean 10:00etan 12:30ean eta 14:30ean.
Igandean, maiatzaren 22an 9:00etan eta 15:30ean.
Iraupena: 30 minutu (Getxo Itsas Hub).
Dastatze gastronomikoak
Dastatze gastronomikoetan kalitate handiko tokiko artisau produktuak dastatuko dituzu, hala nola gazta, hegaluzea eta antxoak.
Ordutegia:
Larunbatean, maiatzaren 21ean 13:00etan eta 17:00etan.
Igandean, maiatzaren 22an 13:00etan.
Dastatzeak kirol portuko dendan egingo dira (zinemaren aurrean).
(MuchArt)
Maratoiari buruzko hitzaldiak
Imanol Loizaga atletismo entrenatzaileak España Maratón Master irabazi eta QTENTA mugimendua sortu zuen, eta proba mitiko horren inguruan dauden mitoei eta akatsei buruz jardungo du.
Larunbatean, maiatzaren 21ean 11:00etatik 12:15era.
(Imanol Loizaga)
Jardueren prezioak eta ordutegiak hemen daude ikusgai:
Jarduera batzuk 15 euroko prezio sinbolikoa izango dute eta beste batzuk doakoak izango dira.
Ez izan zalantzarik eta etor zaitez urteko itsats jaialdiaz gozatzera.
Zuen zain egongo gara!