Kize Urduliz

Azterketa laster izango da!

Eusko Jaurlaritzaren deialdiaren arabera, kirol-nautika titulazien hurrengo azterketa apirilaren 7an izango da FICOBAn (Irun).

Polaris Nautika Eskolan, beti bezala, ilusioz gaude deialdiaren zain; ikasle asko 2021eko azarotik prestatzen ari dira, eta ordutik, hau da lehen aukera azterketa egiteko.

Galderarik ohikoena izaten da notarik dagoen edo soilik gaindituta dagoen edo ez esaten den. Normalean gure erantzuna izaten da azterketaren emaitza GAI edo EZ GAI dela. Baina aurreko batean egin genuen bezala, gure tripulazioa are gehiago motibatu nahi dugu. Aisiako Ontziko Patroi ikastaroko ikasle guztiak egiten ari diren ahaleginak saritu nahi ditugu eta ikastera bultzatu nahi ditugu, beharrezkoa ez dela dakigun arren.

Horregatik, Aisiako Ontziko Patroi azterketan notarik onena lortzen duten bi ikasleak sarituko ditugu KIZE Poke&Sushi jatetxean, Algortan (laster irekiko da) edo Urdulizen bi pertsonentzako bazkariarekin. Espero dugu sariak zuen gogoak piztea eta gainditzeko azken ahaleginak egiteko laguntzea.

Animo tripulazio, gutxi geratzen da eta!

Kontsultatu promozioaren oinarriak.

Ezagutzen al duzu Pokea?

Pokea plater freskoa eta osasungarria da, eta nahieran prestatu ahal duzu zure egunerokotasunean eta lagunekin gozatzeko.

 

Jatorria Hawaiin du, eta bere esanahia itzulita, hawaiiarrez “moztuta” esan nahi du, gutxi gorabehera. Platerra arrain gordineko entsalada bat da, funtsean. Osagarririk ohikoena hegaluzea da, baina Euskadin aldaketa batzuk ere badaude, hala nola izokin gordina edo sukaldatutako edo marinatutako beste osagarri batzuk.

 

KIZE Poke&Sushi jatetxean zure eskaera telefonoz egin dezakezu eta bertan jaso edota etxera eramateko eska dezakezu, Urdulizen dagoen edo laster Algortan izango den jatetxeen entrega gunearen barruan. Kartan Poke eskaintza zabala duzu, baina zuk zure Pokea nahieran prestatzeko aukera duzu ere, modu erraz eta intuitiboan.

 

Gure lurreko produktuen nutrizio aberastasunaz eta freskotasunaz baliatzen da KIZE Poke&Sushi tripulazioa eta horretarako bertako produktuak erabiltzen dituzte, gertuko ekoizleak laguntzeko eta ingurumena zaintzeko.

 

Animatuko zara?

Polaris Nautika Eskolan ikasten jarraitzera eta gainditzen duzuela ziurtatzeko falta den bultzadatxoa ematera animatu nahi zaituztegu. Azterketaren egunera arte lagunduko zaituztegu, eta Irunera joango gara zuekin azken orduko zalantzarik argitu behar baduzue.

 

Oraindik ere titulua eskuratzeko erabakia hartu ez dutenak ere animatu nahi ditugu. Gure AOP ikastaroak apirilaren 11n hasiko dira. Helburua ekaineko azterketa gainditzea izango da eta sorpresaren bat ere egongo da.

 

Udan ez zaitez titulurik  gabe geratu!