Norbaitek lehenengoz ontzi bat bisitatzen duenean edo kirol-nautikako tituluren bat eskuratzeko praktikak hasten dituenean gehien errepikatu ohi den galderetako bat honako hau da: “itsasontzi honek zenbateko abiadura hartzen du?”. Ontzi baten gehienezko abiadura ezagutzea izan ohi da  lehenengotariko kezka.

Gehienetan, abiadura korapilotan esaten dugunean, zalantza eragiten dugu. Zalantza hori desagertzen joan ohi da nautikaren munduarekin loturarik ez dutenei datu hori ohiko abiadura-unitateetara bihurtzen diegunean. Baina beti egon ohi da bigarren galdera: “eta motor indartsuagoa jarriz gero?”. “Berdin dio”, erantzuten dugu, eta sinesgogortasuna eragiten dugu.

Itsasontziaren kroskoaren gehieneko abiadura, betiere planeatzeko gai ez bada, eskura izan ditzakegun belaontzi gehienetan gertatzen den bezala, ontziaren luzeraren araberakoa da, eta muga hori izan ohi da gehienezko abiadura markatzen duena, motorraren indarra edo belaontziaren bela-azalera gorabehera.

Beraz, gero eta luzera handiagoa, orduan eta abiadura handiagoa. Ikertu dezagun abiadura horren kalkulua desplazamendu-erregimenean nabigatzen duten ontzietarako; hau da, planeatzen ez dutenetarako.

Ontzi bat nabigatzen ari denean, uraren gainazala brankarekin zatitzen du, eta itsasontziaren luzera osotik eta alde bietatik higitzen den olatu bat sortzen du. Olatu horren  maiztasuna eta abiadura pixkanaka eta proportzionalki handituz joaten da ontziaren abiadurarekin.

Abiadura baxuan goazenean, olatuaren  uhin-luzera laburra izaten da, eta hainbat olatu sortzen dira jarraian. Itsasontziak abiadura handitu ahala, olatua hazten doa, altueran nahiz luzeran.  Hori hala da harik eta olatuak itsasontziaren popa harrapatzen duen arte. Hau da, olatuaren uhin-luzera hazi egiten da harik eta ontziaren flotazio-luzeraren distantzia berera iristen den arte.  Une horretan, sortu duen olatu gorenaren baitan asentatuta nabigatzen du ontziak, eta ez da gai bere olatu propioa gainditzeko. Une horretan hartzen du, beraz, abiadurarik handiena.

Horrenbestez, motorraren indarrak, zabaltzen dugun belak edo haizearen intentsitateak berdin dio, ontziaren abiadura bere luzerak zehazten du eta.

Ontziaren abiadura kalkulatzea

Ontzi baten gehienezko abiadura kalkulatzeko, olatuaren abiaduraren formula erabiliko dugu. Luzeraren araberakoa da, ez altueraren araberakoa. Horrenbestez, ontziaren gehienezko abiadurak bat egiten duenean olatuak ontziaren luzera bera duen unearekin, formula honela egokitu dezakegu:

Balio konstanteak ordeztuko ditugu:

g (grabitatearen azelerazioa) = 9,8066 m/seg2

Π (Pi) = 3,1416

Gainera, korapiloetara bihurtuko dugu

L ontziaren flotazio-luzera izanda, formula honela geratuko litzateke:

Polaris Bat ontziak 11 metroko gehienezko luzera duela joz gero, kroskoaren gehienezko abiadura 8 korapilo baino gehixeagokoa izango litzateke.

Hori gainditzen animatuko zara?

Kontsultatu ikastaroei buruzko informazioa

Kontsultatu charter-ei buruzko informazioa