Nabigazio litzentzia Polaris Nautika Eskolan
Zenbat balio du titulotxoak? Zenbat balio du nabigazio lizentziak? Nabigazio lizentzia edo titulotxoa oinarrizko nautika titulua da. Nabigazio lizentzia edo titulotxoa eskura daitekeen nautika titulurik merkeena da eta lortzen errazena da ere. Nautika titulu horrekin aisialdiko nautikan has zaitezke gehiegi ordaindu gabe eta ahalegin handirik gabe, hau da, klase teoriko luzerik gabe edota azterketa zailik egin gabe. Bizkaian ikastaro horiek ematen dituzten nautika eskolek (Eusko Jaurlaritzak homologatutakoak) antzeko prezioak dituzte, 140 euro inguru. Gainera, sarritan, eskaintzak eta bonuak ditugu eta horien bidez % 10eko deskontuak ere lor daitezke. Prezio horri gehitu beharko litzaioke titulua izapidetzeko beharrezko mediku ziurtagiriak balio duena. […]