Aste Santurako planak

Oporrak ia-ia bertan dira. Astebete baino gutxiago gelditzen da horrenbeste itxarondako eta merezitako Aste Santuko oporrak iristeko.

Zuetako batzuek planak eginda izango dituzue jada, eta beste batzuk, berriz, plan zehatz bat aukeratu ezinik ibiliko zarete.

Zuen asmoa Euskadi pixka bat gehiago ezagutzea baldin bada, POLARIS NAUTIKA ESKOLArekin kostaldeko paisaiaz gozatu ahal izango duzue beste ikuspuntu batetik. Ezagutu euskal kostaldea gurekin, mota askotako itsasontzietan.

Bilbora joan eta bisitatu nahi baduzue, Basque Festerako antolatutako jarduera guztiez gozatzeko asmoa baldin baduzue, bide batez, ibilbide bat egin dezakezue belaontzian edo yatean.

Honako hau proposatu nahi dizuegu:

Ibilbidea belaontzian Bilboko itsasadarrean zehar.

Getxoko Kirol Portuan jasoko zaituztegu. Bertan atrakatuta dago gure Polaris Bat ontzia. Bilboko itsasadarra igoko dugu.

Hala nahi baduzue, gure patroi eta gidariak hiriaren iragan industrialaz hitz egingo dizue, eta bertako leku interesgarrienak erakutsiko dizkizue. Txangoan gure iraganeko eta gaur egungo puntu enblematikoenak zeharkatuko ditugu; esaterako, Bizkaia Zubia edo zubi esekia, Gizateriaren Ondare dena.

Cargadero de Bilbao izeneko tabernara gerturatuko zaituztegu, eta bertan erlaxatu eta ikuspegi zoragarriez gozatu ahal izango duzue itsasadarraren gainean esekitako terraza batetik.

Bilboko itsasadarraren ibilbidea belaontzian egitea oso gomendagarria da, bizipen paregabe batez gozatzeko aukera izango duzue eta; gainera, Itsas Museoraino iritsiko gara.

(Polaris Bat ontzian 11 tripulatzaile eta patroia sartzen dira)

Yatean ibilbidea Guggenheim Museoraino

Alabaina, Guggenheim Bilbao Museoraino joan nahi baduzu eta beste ikuspegi batetik ikusi, Guggenheimera yatean egiten dugun ibilbidea gomendatzen dizugu. Polaris Bi motordun itsasontzitik museoaren ikuspegi paregabeak izango dituzu.

Hori bai, ez ahaztu zure argazki-kamera edo mugikorra, unea betikotu behar duzu eta.

Bestalde, geratze-tarte bat egingo dugu Cargaderon, ikuspegiez eta aperitibo batez gozatzeko.

(Polaris Bi ontzian 8 pertsona eta patroia sartzen dira)

Nabigazio-lizentzia

Aisialdirako nautikaren munduan barrena ibili nahi baduzu, nabigazio-lizentzia da zure plana (lehen titulutxoa zeritzona).

Belaontzi batean nabigatzen goiz ezberdin bat igarotzeaz gain, zure lehenengo nautika-titulua lortu ahal izango duzu (goiz baten eta azterketarik gabe).

Zuk, horretarako, ziurtagiri psikotekniko bat baino ez duzu behar ikastaroa egin eta plaza erreserbatu aurretik.

Txalupa Bat

Dagoeneko nautika-titulu bat duen zorionekoetako bat bazara, tamaina txikiko ontzi bat eskaintzen dizugu Polaris Nautika Eskolan, Txalupa Bat delakoa. Horrela, zuk nahi duzun lekura joan ahal izango duzu, betiere, zure titulazioak gaitzen dizuna kontuan hartuta.

Itsasontzi horretan 6 tripulatzaile sartzen dira, eta nabigazioko 5. eremurako dago pentsatuta.

Horrenbestez, jarri zaitez gurekin harremanetan eta erreserbatu gehien komeni zaizun plana.

Zure zain gaude!