Azterketa-data daukagu… baita gure ikasle onenentzako saria ere
Azkenean badugu azterketa-data! Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, martxoaren 18an egingo dira kirol-nautikako titulazioak lortzeko azterketak Irungo FICOBAn. Bizi dugun egoera kontuan hartuta, eta matrikulen kopurua handia denez, batez ere Aisiako Ontziko Patroi (AOP) tituluan, azterketak mailaka egitea erabaki da. Polaris Nautika Eskolan ilusioz hartu dugu azterketa-dataren berria; izan ere, ikasle batzuek 2020aren hasieratik dihardute prestaketa-lanetan, eta egoeraren ondorioz ezin izan dute azterketarik egin orain arte. Ohiko galdera izaten da azterketan nota jartzen ote duten ala gainditu den edo ez bakarrik jakinarazten duten. Azterketaren emaitza GAI edo EZ GAI izaten dela erantzuten dugu normalean. Baina oraingoan gauzak bestela egin nahi […]