Nabigazio-baimena edo «Titulin» esaten zitzaiona, Polaris Nautika Eskolaren eskutik

Nabigazio-baimena (lehen «Titulin» esaten zitzaionaren ordezkoa) goiz batean eta inongo azterketarik egin gabe lor dezakezun nautika-titulua da.

Tituluak baimena ematen du 6 metrorainoko luzera duten ontziak egun-argiz gobernatzeko, portutik edo babeslekutik 2 itsas milako distantziaren barruan.

Mota guztietako uretako motoak gobernatzeko baimena ere bada.

Programa osorik eskaintzen da, teoria eta praktika, gure ontzietan.

Honako hau da programa teorikoa:

  1. Oinarrizko nomenklatura nautikoa
  2. Amarratzeko eta ainguratzeko elementuak
  3. Segurtasuna itsasoan
  4. Legeria
  5. Balizajea
  6. Itsasoko abordatzeak prebenitzeko nazioarteko erregelamendua
  7. Maniobra

Gainera, Polaris Nautika Eskolarekin zehatz-mehatz ezagutuko duzu nolakoak diren belaontziak eta ontzi motordunak.

Gaur egun, hilean 2 ikastaro eskaintzen ditugu. Ikusi egutegia hemen.

Nabigazio-baimenak ematen dituen eskuduntzak:

-6 METRORAINOKO LUZERA

Nabigazio-baimenarekin gehienez 6 metro luze diren ontziak goberna daitezke.

-PORTUTIK EDO BABES-HONDARTZATIK 2 MILATARA GEHIENEZ

Horixe da ontzia urruntzeko baimendutako gehieneko distantzia.

-EGUN-ARGIZ NABIGATZEA

Titulu honekin egun-argiz bakarrik nabiga daiteke (egunsentitik ilunabarrera).

-POTENTZIA-MUGARIK GABE

Nabigazio-baimenak ez du ontzien eta uretako motoen potentzia-mugarik ezartzen.

-URETAKO MOTOAK

Mota guztietako uretako motoak gobernatzeko baimena da.

Gurekin itsasoratu nahi duzu? 6 plaza bakarrik ditugu. Erreserbatu zurea ☎️ 619 11 5225 telefonora deituta edo info@polariseskola.eus helbide elektronikora idatzita.

Ez gelditu kanpoan!

 

Oharra:

Titulua emateko nahitaezkoa da mediku-ziurtagiria aurkeztea, hautagaiak aisiako ontziak gobernatzeko baldintza psikofisikoak betetzen dituela egiaztatzen duena, urriaren 10eko 875/2014 Errege Dekretua betez. Guk azalduko dizugu nola eskura dezakezun.

 

Gainera, Getxokoa ez bazara edo zure udalerria itxita badago, ez kezkatu, herrien arteko mugikortasuna baimenduta baitago prestakuntza arautua jasotzeko. Kasu horretan, ikastarora etortzeko ziurtagiria egingo dizugu.

 

Gogoratu nabigatzea esperientzia bat dela beti.

Polaris Nautika Eskolarekin, gozatu aisialdiaz beti nahi izan duzun moduan,

Nabigatuz!

 

 

 

titulin