Uncategorized

Gallo estropada

Categories:

Ezagutzen al duzu Gallo estropada? Gallo estropada urteko azken estropada da eta, tradizioz, Bilboko Abran egiten da. Estropada Abrako Itsas Klubak antolatzen du eta Gabonen aurreko asteburuan izan ohi da. Aurten, abenduaren 17an (larunbata) izango da. Zergatik da berezia? Gallo estropada estropadalarientzako urteko agurra izateaz gain, bere ibilbideagatik, eta batez ere bere irteeragatik, da berezia. Estropadaren irteera puntua Benedicta izango da, eta ondoren, Zubi Esekiaren azpitik igaroko da. Horri esker, ia urtero, belaontzien irudi paregabeak ikus ditzakegu ibilbidearen hasieran belak zabaltzen dituzten ontziak nabigatzen hastean. Eguraldia Ikusleentzako erakargarriagoa izateko (estropadalarientzako beti da erakargarria, benetan) eguraldiari lotutako baldintza jakin batzuk bete […]