Ezagutzen al duzu Gallo estropada?

Gallo estropada urteko azken estropada da eta, tradizioz, Bilboko Abran egiten da. Estropada Abrako Itsas Klubak antolatzen du eta Gabonen aurreko asteburuan izan ohi da. Aurten, abenduaren 17an (larunbata) izango da.

Zergatik da berezia?

Gallo estropada estropadalarientzako urteko agurra izateaz gain, bere ibilbideagatik, eta batez ere bere irteeragatik, da berezia. Estropadaren irteera puntua Benedicta izango da, eta ondoren, Zubi Esekiaren azpitik igaroko da. Horri esker, ia urtero, belaontzien irudi paregabeak ikus ditzakegu ibilbidearen hasieran belak zabaltzen dituzten ontziak nabigatzen hastean.

Eguraldia

Ikusleentzako erakargarriagoa izateko (estropadalarientzako beti da erakargarria, benetan) eguraldiari lotutako baldintza jakin batzuk bete behar dira, eta badirudi aurten ere horrela izango dela. Ahal dela, euririk ez egitea izaten da onena, eta eguzkia badago, hobe. Irudirik onenak ikusi ahal izateko hego osagaiko haizea behar dugu, ez oso indartsua. Horrela, hasieran, itsasontziek euren spinnakerrak zabal ditzakete. Eguraldiaren iragarpenaren arabera, hego ekialdeko haize ahula egongo da, eta agian, eguzkia hodeien artetik irteten saiatuko da ere.

 

Nola ikus dezaket urteko azken estropada?

Patroi profesional batekin Polaris Bat edo Polaris Bi ontzietan estropadaren hasiera ikusteko aukera eskaini nahi dizuegu. Bi ordu eta erdiko irteera bat antolatuko dugu. Printzipioz, 11:00etan irtengo gara (estropadaren ordutegiaren arabera). Prezioa 55 euro da (BEZa barne) pertsona bakoitzeko… animatuko zara?Regata-del-gallo

Estropadaz zure kabuz gozatu nahi baduzu…

Titulua baduzu (gutxienez, Nabigazio Lizentzia) eta nahiago baduzu Gallo estropada zure kabuz gozatu, ontzi bat gidatuta, Txalupa Bat ontzia eskura izango duzu. Bi orduz nabigatu ahal izango duzu 150 eurogatik (BEZa barne), parte hartzen duten ontzietatik gertu, eta Gallo estropadaren aurtengo irudirik onenak ikusi ahal izango dituzu.

Ez ezazue Gallo estropada galdu!