Eka 4, 2021

Zein ontzi-mota eraman dezaket titulinarekin?

Kategoriak:

Lortu zure nabigazio-lizentzia Getxon, Polaris Nautika Eskolan Titulina edo, hobeto esanda, nabigazio-lizentzia titulu nautikorik oinarrizkoena eta errazena da, eta aisialdiko nautikaren munduan sartzeko aukera emango dizu.Titulu nautiko hori eskuratzeko ez da behar azterketarik, eta edozein eskola homologatutan lor daiteke; esate baterako, Polaris Nautika Eskolan. Aukera emango dizu 6 metrorainoko luzerako ontziak gidatzeko edo, hobeki esan, gobernatzeko, bai eta mota guztietako moto nautikoak edo ur-motoak erabiltzeko ere, motorrak duen potentzia gorabehera. Horrelako ontziak egunez soilik gidatu ahal izango ditugu, eta gure egoitza-portutik abiatuta, betiere hondartza edo babes-portu batetik 2 itsas miliatik gora urrundu gabe. Portutik gehienez ere aldendu gaitezkeen 2 itsas miliako distantzia 3 kilometro […]