Lortu zure nabigazio-lizentzia Getxon, Polaris Nautika Eskolan

Titulina edo, hobeto esanda, nabigazio-lizentzia titulu nautikorik oinarrizkoena eta errazena da, eta aisialdiko nautikaren munduan sartzeko aukera emango dizu.Titulu nautiko hori eskuratzeko ez da behar azterketarik, eta edozein eskola homologatutan lor daiteke; esate baterako, Polaris Nautika Eskolan. Aukera emango dizu 6 metrorainoko luzerako ontziak gidatzeko edo, hobeki esan, gobernatzeko, bai eta mota guztietako moto nautikoak edo ur-motoak erabiltzeko ere, motorrak duen potentzia gorabehera. Horrelako ontziak egunez soilik gidatu ahal izango ditugu, eta gure egoitza-portutik abiatuta, betiere hondartza edo babes-portu batetik 2 itsas miliatik gora urrundu gabe.

Portutik gehienez ere aldendu gaitezkeen 2 itsas miliako distantzia 3 kilometro eta erdi pasatxo da, gutxi gorabehera.

Motorraren potentzia ez mugatzearen arrazoia da ontziaren luzera mugatuta ezin dela aparteko potentziadun motorrik instalatu, ontziaren tamainarekin bat etorri behar baitu. Beste modu batean esanda, ontzi txiki batean potentzia handiko motorra instalatzen badugu hau da, ontziari dagokiona baino askoz handiagoa eta astunagoa, hondoratu egingo dugu seguruenik.

Ikastaroa Polaris Nautika Eskolarekia

Ikastaroak 6 orduko iraupena du: teorikoak lehen 2ak eta praktikoak hurrengo4ak. Gure eskolan, gure itsasontzietan egiten da ikastaroa, eta, beraz, teoria eta praktika ontzian bertan egiten dira. Ontziok, gainerako eskoletan bezala, luzera handiagoa dute, beti, gure patroi berriek beren nabigazio-baimenarekin gobernatu ahal izango dituztenek baino. Horri esker, lehenengo titulu nautiko horren ondoren egin dezakezuen bidea erakutsiko dizuegu.

Polaris Nautika Eskolan, belaontzi bat (Polaris Bata) eta motordun ontzi bat(Polaris Bia) sakon ezagutzeko aukera izango duzue. Hortaz, balio anitzeko prestakuntza eskaintzen dugu, mundu nautikoarekiko zaletasuna izan arren eremu jakin bat (motorrak, arrantza, bela…) lehenesten ez dutenek aukera izan dezaten etorkizunean nondik nora joko duten erabakitzeko.

 

Zertarako balio du?

Gainera, titulinari edo nabigazio-lizentziari esker, aisialdiko nautikaren munduan sartu ahal izango zara, eta marinel-senik duzun ikusiko duzu. Jakin ahal izango duzu mundu hau gustuko duzun eta lizentzia hori lehen urratsa baino ez den, aisiako ontziak gobernatzeko gaitzen duten hurrengo tituluak lortzeko.