Eskola

Zer da PER?

Kategoriak:

Lortu PER titulua Polaris Nautika Eskolan Zer da PER? PER izenarekin ezagutzen dena Aisiako Ontziko Patroi titulu nautikoa da. Titulu nautiko horrekin 15 metrora arteko luzera duten itsasontziak gobernatzeko eta gehienez 12 itsas milia itsasertzetik urruntzeko gaitzen du.   PER lortzeko, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak EAEn antolatzen duen azterketa teoriko bat gainditzea, Irismen Laburreko Irrati Operadorearen (ROCA) ikastaroa egitea (guztira, 12 ordu) eta segurtasun eta nabigazioko praktikak egitea (guztira, 16 ordu).   Zergatik PER?   PER baino lehen PNB edo Oinarrizko Nabigazio Patroia titulua dago. Hona hemen bi tituluen arteko aldeak: Atribuzioak: PNB tituluak gehienez ere 9 metroko luzera duten ontziak […]

ZER DELA-ETA DA GOMENDAGARRIA TITULAZIO NAUTIKO BAT ESKURATZEA SUHILTZAILE-KIDEGOKO OPOSIZIOAK EGITEKO ASMOA BADUZU?

Kategoriak:

  Zer abantaila dute titulazio nautikoek suhiltzaile-kidegoko oposiziogileentzat?   Enplegu-eskaintza publikoek (EPE edo oposizioak) sarritan eskatzen edo sustatzen dute titulazio nautiko bat izatea. Hala gertatzen da suhiltzaile-kidegoetan sartzeko proben kasuan. Askotariko titulazioak eskatu ohi dira: Nabigazio-lizentzia, Oinarrizko Nabigazio Patroi lizentzia edota Aisiako Ontziko Patroi titulazioa.   Suhiltzaileen kidegoez gain, baliteke beste estamentu batzuk tituluok eskatzea, hala nola Poliziak, Ertzaintzak, Gurutze Gorriak, Babes Zibilak eta sorospen-enpresek.   Polaris Nautika Eskolak beren beharretara egokitutako plan berezi bat eskaintzen die pertsona horiei, dela Nabigazio-lizentziari dagokionez, dela Oinarrizko Nabigazio Patroi lizentziari dagokionez, horiek baitira gehien eskatzen direnak.     Nabigazio lizentzia.   Ikastaroak goiz […]

LASTEGIA KORAPILOA

Kategoriak: Tags: ,

Itsas korapilo nagusia Lastegia korapiloa agian ezagunena izango da, eta esparru guztietan gehien erabiltzen dena. Itsas korapilo hau kirol nautikan erabili ohi da, eta zehazki bela nabigazioaren munduan. Korapilo honek lazo finko edo estropu bat osatzen du sokaren muturretako batean. Lastegia korapiloa mendeetan zehar erabili izan da, bere fidagarritasuna, indarra eta egonkortasuna direla eta. Lotzen den muturraren karga indarraren % 60 inguru atxikitzen duela uste da. Gainera, hainbat lanetarako erabil daiteke. Itsas esparrutik kanpo, lastegia luzaroan erabili izan zen mendizaletasunaren munduan. Dena den, 2010az geroztik Mendizale Elkarteen Nazioarteko Batasunak ez erabiltzea gomendatzen du. Dirudienez, ikusi zuten soka lasaitzeko arriskua zegoela lan […]

Ontzi baten gehienezko abiadura

Kategoriak:

Norbaitek lehenengoz ontzi bat bisitatzen duenean edo kirol-nautikako tituluren bat eskuratzeko praktikak hasten dituenean gehien errepikatu ohi den galderetako bat honako hau da: “itsasontzi honek zenbateko abiadura hartzen du?”. Ontzi baten gehienezko abiadura ezagutzea izan ohi da  lehenengotariko kezka. Gehienetan, abiadura korapilotan esaten dugunean, zalantza eragiten dugu. Zalantza hori desagertzen joan ohi da nautikaren munduarekin loturarik ez dutenei datu hori ohiko abiadura-unitateetara bihurtzen diegunean. Baina beti egon ohi da bigarren galdera: “eta motor indartsuagoa jarriz gero?”. “Berdin dio”, erantzuten dugu, eta sinesgogortasuna eragiten dugu. Itsasontziaren kroskoaren gehieneko abiadura, betiere planeatzeko gai ez bada, eskura izan ditzakegun belaontzi gehienetan gertatzen den […]

YATEKO PATROIA

Kategoriak:

Zabaldu itzazu zure aukerak Zer da yateko patroiaren titulua? Yateko patroiaren itsas tituluari esker, 24 metroko luzera duten ontziak gobernatu ahalko dituzu eta kostaldetik 150 itsas milia urrundu ahalko zara gehienez ere. Yateko patroiaren titulua eskuratzeko, nahitaezkoa da aldez aurretik Aisialdirako Ontzietako Patroiaren titulua izatea, EAEn  Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen azterketa teorikoa gainditzea eta Segurtasun eta Nabigazioko 48 orduko praktika batzuk egitea itsasaldi erregimenean. Zegatik izan behar duzu yateko patroi? Yateko patroiaren aurreko titulua Aisialdirako Ontzietako Patroiaren titulua da. Hona hemen bi tituluen arteko aldeak: • Atribuzioak: Aisialdirako Ontzietako Patroiaren tituluak gehienez ere 15 metroko luzera duten ontziak gidatzeko ahalmena ematen […]