Berriak

Lagunekin planak Polaris Nautika Eskolaren eskutik

Kategoriak:

Polaris Bat ontzian nabigatzea Ziur noizean behin hitzordua egiten duzuela Bilbon lagunekin planak antolatzeko, familiaren, seme-alaben, lanaren eta abarren egunerokotik deskonektatu ahal izateko. Badakigu beti ez dela erraza izaten lagunekin gozatzeko egun bat aurkitzea. Astearen erritmo frenetikoak mugatzen gaitu, Eta asteburua iristen denean, beti egon ohi da egitekoren bat: Bazkaria familiarekin, zure semearen lagun baten urtebetetzea, zure alabaren saskibaloi partida… Baina ondo dakigu zuk eta zure lagunek egiten dituzuen deskonexio plan horiek oso ondo datozela. Ziur egunen batean aurkituko duzuela bazkaltzeko, film bat ikusteko edo lagunartean edozein jardueraz gozatzeko unetxo hori. Lehenago asko luzatu ohi ziren une horiek, eta orain […]

Zein ontzi-mota eraman dezaket titulinarekin?

Kategoriak:

Lortu zure nabigazio-lizentzia Getxon, Polaris Nautika Eskolan Titulina edo, hobeto esanda, nabigazio-lizentzia titulu nautikorik oinarrizkoena eta errazena da, eta aisialdiko nautikaren munduan sartzeko aukera emango dizu.Titulu nautiko hori eskuratzeko ez da behar azterketarik, eta edozein eskola homologatutan lor daiteke; esate baterako, Polaris Nautika Eskolan. Aukera emango dizu 6 metrorainoko luzerako ontziak gidatzeko edo, hobeki esan, gobernatzeko, bai eta mota guztietako moto nautikoak edo ur-motoak erabiltzeko ere, motorrak duen potentzia gorabehera. Horrelako ontziak egunez soilik gidatu ahal izango ditugu, eta gure egoitza-portutik abiatuta, betiere hondartza edo babes-portu batetik 2 itsas miliatik gora urrundu gabe. Portutik gehienez ere aldendu gaitezkeen 2 itsas miliako distantzia 3 kilometro […]

Nabigazio-baimena Getxon

Kategoriak:

Nabigazio-baimena edo «Titulin» esaten zitzaiona, Polaris Nautika Eskolaren eskutik Nabigazio-baimena (lehen «Titulin» esaten zitzaionaren ordezkoa) goiz batean eta inongo azterketarik egin gabe lor dezakezun nautika-titulua da. Tituluak baimena ematen du 6 metrorainoko luzera duten ontziak egun-argiz gobernatzeko, portutik edo babeslekutik 2 itsas milako distantziaren barruan. Mota guztietako uretako motoak gobernatzeko baimena ere bada. Programa osorik eskaintzen da, teoria eta praktika, gure ontzietan. Honako hau da programa teorikoa: Oinarrizko nomenklatura nautikoa Amarratzeko eta ainguratzeko elementuak Segurtasuna itsasoan Legeria Balizajea Itsasoko abordatzeak prebenitzeko nazioarteko erregelamendua Maniobra Gainera, Polaris Nautika Eskolarekin zehatz-mehatz ezagutuko duzu nolakoak diren belaontziak eta ontzi motordunak. Gaur egun, hilean 2 ikastaro […]

Azterketa-data daukagu… baita gure ikasle onenentzako saria ere

Kategoriak:

Azkenean badugu azterketa-data! Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, martxoaren 18an egingo dira kirol-nautikako titulazioak lortzeko azterketak Irungo FICOBAn. Bizi dugun egoera kontuan hartuta, eta matrikulen kopurua handia denez, batez ere Aisiako Ontziko Patroi (AOP) tituluan, azterketak mailaka egitea erabaki da. Polaris Nautika Eskolan ilusioz hartu dugu azterketa-dataren berria; izan ere, ikasle batzuek 2020aren hasieratik dihardute prestaketa-lanetan, eta egoeraren ondorioz ezin izan dute azterketarik egin orain arte. Ohiko galdera izaten da azterketan nota jartzen ote duten ala gainditu den edo ez bakarrik jakinarazten duten. Azterketaren emaitza GAI edo EZ GAI izaten dela erantzuten dugu normalean. Baina oraingoan gauzak bestela egin nahi […]

Denboralearen ohartarazpena: Alex ekaitza

Kategoriak:

Alex ekaitza Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) jakinarazi duenaren arabera, Alex izena jarri diote datozen egunetan gure kostalde guztian eragingo duen ekaitz biziari. Gaur eta bihar artean, ekaitzaren erdigunea Frantziako Le Havre inguruan egongo da. Alex ekaitzaren erdigunean presioa 12 mb-ra arte jaitsi ahalko da (ziklogenesi leherkorra). Horrek, haize-bolada bortitzak eragingo ditu Iroise eta Pazeeneko itsas zabalean. Inguru horietan, 10eko indarra izango duten haize-boladak erregistratu ahalko dira. Nabarmendutako argazkiak Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) egindako gainazal-mapa eta fronteak eskaintzen dizkigu. Gure kostaldean ekaitz bortitzak izango ditugu ostiralean eta euria larunbatean eta igandean. Haizeari dagokionez, ostiralean 5eko indarra izango dugu, 7ko indarra izango […]