Polaris Bat ontzian nabigatzea

Ziur noizean behin hitzordua egiten duzuela Bilbon lagunekin planak antolatzeko, familiaren, seme-alaben, lanaren eta abarren egunerokotik deskonektatu ahal izateko.

Badakigu beti ez dela erraza izaten lagunekin gozatzeko egun bat aurkitzea. Astearen erritmo frenetikoak mugatzen gaitu, Eta asteburua iristen denean, beti egon ohi da egitekoren bat: Bazkaria familiarekin, zure semearen lagun baten urtebetetzea, zure alabaren saskibaloi partida…

Baina ondo dakigu zuk eta zure lagunek egiten dituzuen deskonexio plan horiek oso ondo datozela. Ziur egunen batean aurkituko duzuela bazkaltzeko, film bat ikusteko edo lagunartean edozein jardueraz gozatzeko unetxo hori. Lehenago asko luzatu ohi ziren une horiek, eta orain ia ezin diegu tartetxo bat egin gure agenda betean. Baina horiekin gozatzen jarraitu behar dugu.

Polaris Nautika Eskolan jarduera bat eskaini nahi dizuegu, ahaztu ezingo duzuen lagun arteko plan bat. Gainera, deskonektatzeko balio izango dizue, eta estresa murriztuko duzue, zalantzarik gabe. Badakigu itsasoak eragin zoragarria duela gure burmuinean: Itsasoaren eta olatuen soinuak erlaxatu egiten gaitu, eta une batez gure arazoak ahazten ditugu. Antsietatea baretzen ere lagun dezake.

Plan pare bat eskaini nahi dizkizuegu Bilbon lagunartean gozatzeko.

Bilboko itsasadarra plana
Getxoko Kirol Portuan jasoko zaituztegu. Bertan atrakatuta dago gure Polaris Bat ontzia. Bilboko itsasadarra igoko dugu. Ontzia maneiatu ahal izango duzue gure patroiaren jarraibideekin.

Hala nahi baduzue, gure patroi eta gidak hiriaren iragan industrialaz hitz egingo dizue, eta bertako puntu interesgarrienak erakutsiko dizkizue. Txangoan gure iraganeko eta gaur egungo puntu enblematikoenak zeharkatuko ditugu; esaterako, Bizkaia Zubia edo zubi esekia, Gizateriaren Ondare dena.

Cargadero de Bilbao izeneko tabernara gerturatuko zaituztegu, eta bertan erlaxatu eta paisaiaz gozatu ahal izango duzue itsasadarraren gainean esekitako terraza batetik.

Abraren zeharkaldia plana

Beste aukera bat ere eskaintzen dizuegu: Bilboko Abran belan nabigatzea. Belan nabigatzen gozatuko ditugun sentsazioak ez dira errazak deskribatzen. Ziur askatasun, bake eta baretasun sentsazioa sentituko duzuela. eguneroko presak ahaztuko dituzuela eta nabigazio lasaiarekin erlaxatu egingo zaretela.

Interesa baduzue belaontziaren maneiua ezagutzeko, gure patroiak halako ontzi bat gobernatzeko oinarriak erakutsiko dizkizue. Bestela, besterik gabe, utzi zure burmuinari hegan egiten eta gozatu itsasoko brisaz.