Getxo Kostako jarduerak: 2020ko udako ihesaldi onenak
Getxoko kostako jarduerak Aurten oporrak ezberdinak izango dira Covid -19aren ondorioz. Beraz, agian gure aisialdiaz eta oporraldiaz modu alternatibo batean gozatu beharko dugu. Zalantzarik gabe, krisi garai honetan, itsas turismoa 2020ko uda honetako jarduerarik seguruenetako bat da. Polaris Nautika Eskolatik ideia batzuk eman nahi dizkizuegu udaberri-uda honetaz gozatzeko. Hainbat esperientzia ditugu nabigazioaz gozatu ahal izateko, eta jarraian azalduko dizkizuegu. Alde batetik, ontzia osorik erreserbatzeko aukera duzue, edozein ospakizun motatarako: urtebetetze bat, urteurren bat, despedida bat… Hori bai, kontuan hartu beharko dugu “deseskaladaren” zein fasetan gauden itsasontziaren edukiera zehazteko, bai eta bidezko tripulatzaileak jartzeko ere. Itsasontzi […]
Euskadin nabigatzera atera gaitezke?
Aupa Tripulazioa! Bi hilabete baino gehiago igaro ondoren, Euskadin nabigatzera atera gaitezke. Joan den asteburu honetan, gutxi batzuk itsasontziak mugitzen hasi ginen, eta espero dugu pixkanaka jarduera handitzen joatea. Duela egun batzuk Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusiaren idazki bat agertu zen, ANENen bidez, eta horren arabera, 1. fasetik aurrera aisialdi-nautika jarduerara itzultzen zen. Euskadin 1. faseko lehen astea murriztaileagoa izan ondoren, apurka-apurka “askatasunak” areagotzen ari zaizkigu. Galdera honako hau zen: atera gaitezke nabigatzera? Atzo, maiatzak 18, Ertzaintzak egin zitezkeen jardueren eguneratzea argitaratu zuen, aisialdiko nabigazioa eta kirol-arrantza barne, muga jakin batzuekin. Hala ere, beti bezala, interpretaziorako tartearekin: Aisialdi-nautika: gehieneko edukieraren % […]
Arrain-suqueta
Gaur “nire neure” itsas gastronomia saileko plater berri bat aurkeztuko dizuegu. Aldez aurretiko produkturen bat aprobetxatuko dugu itsas plater oso mediterraneo zaporetsu hau egiteko, arrain-suquet bat, ukitu kantauriar batekin. Salda eta fumeta bera egitean gordetzen ditugun zapo-solomoak eta ganboiak aprobetxatuko ditugu. Osagaiak: Arrain-suquet hau egiteko, honako hauek beharko ditugu: 2 baratxuri hortz 1/2 tipula 5 tomate heldu Zapoaren bizkar 1 Txirla gutxi batzuk 10 ganboi 1,250 kg Arabako patatak Arrain-fumeta Oliba-olioa gatza Arrain-suqueta prestatzea: Lehenik eta behin, zuritu, xehatu eta urreztatu egiten ditugu baratxuri-aleak oliba olio pixka batekin. Baratxuria frijitzen den bitartean, tipula txikitzen dugu, eta baratxuria urre-kolorekoa denean, tipula […]
Arrain-salda – Arrain-fumet “gorria”
Gure “nire neure” itsas gastronomia seriearekin jarraitzen dugu. Gaur arrain-salda bat aurkeztu nahi dizuegu, sarrerako konsome gisa balio diezagukeena, baina batez ere beste plater batzuen oinarria dena. Arrain-salda horri arrain-fumet “gorria” deitzen diogu. “Gorria”, tomateak eta piperrautsak ematen duten kolore bereizgarriaren ondorioz. Joan den astean ikusi genuen fideuá baten, laster ikusiko dugun arrain eta itsaski “suquet” baten edo arrain zopa baten oinarri izango da salda hau. Gure errezeta guztietan bezala, Kantauri itsasoaren ukitua ematen saiatzen gara eta zuen bertsioak ematea espero dugu. Salda honetan osagai nagusia zapoa izango da. Horretarako, oso handia ez den zapo oso bat erosten dugu, eta […]
Itsas gastronomia: Fideuá
Asperduratik ihes egiteko berrogeialdiko eta konfinamenduko egun hauetan joera nagusiak ariketa fisikoko gaietarakoak eta gastronomiako gaietarakoak dira. Guk kasu honetan itsas gastronomiaren alde egingo dugu, eta gaur beti arrakasta izaten duen platera partekatu nahi dugu zuekin: Kantauri itsasoko ukitua duen “rossejat” erako fideua. Osagaiak: 5 baratxuri-ale 2.kalibreko fideoak Tipula erdi Abrako jibioi bat edo gehiago, tamainaren arabera Tomate saltsa Arrain-salda La Verako piperrauts gozoa Azafraia Oliba-olioa Gatza Aukeran: Ganboiak edo otarrainxkak Alioli suabea. Prestakuntza: Lehenik eta behin, baratxuri-aleak zurituko ditugu eta oliba olio pixka batekin frijituko ditugu, bi aldeetatik gorritzen joan daitezen. Baratxuriak frijitzen […]






Getxo Kaia
VISA












