Api 24, 2020

Arrain-salda – Arrain-fumet “gorria”

Kategoriak:

Gure “nire neure” itsas gastronomia seriearekin jarraitzen dugu. Gaur arrain-salda bat aurkeztu nahi dizuegu, sarrerako konsome gisa balio diezagukeena, baina batez ere beste plater batzuen oinarria dena. Arrain-salda horri arrain-fumet “gorria” deitzen diogu. “Gorria”, tomateak eta piperrautsak ematen duten kolore bereizgarriaren ondorioz. Joan den astean ikusi genuen fideuá baten, laster ikusiko dugun arrain eta itsaski “suquet” baten edo arrain zopa baten oinarri izango da salda hau. Gure errezeta guztietan bezala, Kantauri itsasoaren ukitua ematen saiatzen gara eta zuen bertsioak ematea espero dugu. Salda honetan osagai nagusia zapoa izango da. Horretarako, oso handia ez den zapo oso bat erosten dugu, eta […]