Alokairua

Getxo Kostako jarduerak: 2020ko udako ihesaldi onenak

Kategoriak:

Getxoko kostako jarduerak Aurten oporrak ezberdinak izango dira Covid -19aren ondorioz. Beraz, agian gure aisialdiaz eta oporraldiaz modu alternatibo batean gozatu beharko dugu.   Zalantzarik gabe, krisi garai honetan, itsas turismoa 2020ko uda honetako jarduerarik seguruenetako bat da.   Polaris Nautika Eskolatik ideia batzuk eman nahi dizkizuegu udaberri-uda honetaz gozatzeko.   Hainbat esperientzia ditugu nabigazioaz gozatu ahal izateko, eta jarraian azalduko dizkizuegu.   Alde batetik, ontzia osorik erreserbatzeko aukera duzue, edozein ospakizun motatarako: urtebetetze bat, urteurren bat, despedida bat… Hori bai, kontuan hartu beharko dugu “deseskaladaren” zein fasetan gauden itsasontziaren edukiera zehazteko, bai eta bidezko tripulatzaileak jartzeko ere.   Itsasontzi […]

Euskadin nabigatzera atera gaitezke?

Kategoriak:

Aupa Tripulazioa! Bi hilabete baino gehiago igaro ondoren, Euskadin nabigatzera atera gaitezke. Joan den asteburu honetan, gutxi batzuk itsasontziak mugitzen hasi ginen, eta espero dugu pixkanaka jarduera handitzen joatea. Duela egun batzuk Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusiaren idazki bat agertu zen, ANENen bidez, eta horren arabera, 1. fasetik aurrera aisialdi-nautika jarduerara itzultzen zen. Euskadin 1. faseko lehen astea murriztaileagoa izan ondoren, apurka-apurka “askatasunak” areagotzen ari zaizkigu. Galdera honako hau zen: atera gaitezke nabigatzera? Atzo, maiatzak 18, Ertzaintzak egin zitezkeen jardueren eguneratzea argitaratu zuen, aisialdiko nabigazioa eta kirol-arrantza barne, muga jakin batzuekin. Hala ere, beti bezala, interpretaziorako tartearekin: Aisialdi-nautika: gehieneko edukieraren % […]

puesta de sol

Belaontzi batetik eguzkia sartzen ikusi

Kategoriak:

Ikus ezazu, Getxon, belaontzi batetik, eguzkia nola sartzen den Gustatuko litzaizuke eguzkia nola sartzen den belaontzi baten kubiertatik ikustea? Baldin horretaz zalantzarik ez baduzu, ezin duzu pasatzen utzi Polaris Bat ontziaren kubiertatik eguzkia nola sartzen den ikusteko aukera; dudarik gabe, esperientzia honek ez zaitu hotz utziko. Ilunabarra beti izaten da momentu magikoa, berezia, eta batzuentzat, are, arrastiriak ukitu erromantikoa ere izango du. Nolanahi ere, ezin dugu ukatu ilunsentia argi berezia azaltzen den une bitxia denik. Zerua kolore horiz, laranjaz, gorriz, magentaz eta urdinez janzten eta apaintzen da, eta kolore-dantza izugarri horrek ahazteko zaila den esperientzia paregabea eragiten digun. Ordu horri, […]

Contenido pack Navidad

AOP online ikastaroa doan

Kategoriak:

Aprobetxatu denbora koarentenan Euskadin Covid-19 birusa ez zabaltzeko ezarri den konfinamendu kolektiboko bosgarren eguna bete dugu; birusak ia mila pertsona kutsatu ditu dagoeneko. Kutsatzeak saiheste aldera,15 eguneko koarentena dekretatu da, eta, ziurrenik, itxialdi horrek egun gehiago iraungo du. Egun horietan, jaiegunetan eta asteburuetan batik bat, aisialdiko aukera guztiak agortzen ditugu, aukera horiek, Alarma Egoerak ezartzen dituen murrizketak direla–eta, oso mugatuta baitaude. Egun hauetan askotarikoak dira  originaltasun–erakustaldiak: balkoietara kantatzera ateratzea, osasun-langileen omenez lapikoak zarataka jartzea edo txaloak jotzea, pasealdia ahalik eta gehien aprobetxatzea ogia erosteko edo maskota airea hartzera ateratzeko…, baina denbora luzea egin dakiguke. AOP online ikastaroa doan Polaris Nautika […]

licencia de navegación

Uretako motorrak: Orain Nabigazio lizentziarekin

Kategoriak:

URETAKO MOTO Gero eta uretako motor gehiago dago azken urteetan. Halaber, motorren potentzia ere handitu da, beraz, berariazko arau batzuk ezarri behar izan dira horiek erabiltzeak duen arriskua murrizteko, bai erabiltzen dituztenentzat, bai bainularientzat.   Maiatzaren 1eko BOEn argitaratutako azken nobedadearen arabera, hemendik aurrera Nabigazio lizentzia bakarrik beharko da (“Titulutxo” gisa ezaguna dena) uretako motorrak gidatzeko, potentzian mugarik izan gabe.   Erabiltzeko baldintzak   ·       Nahitaezkoa da edozein Itsas Kapitaintzan matrikulatzea.   ·       Motorrek erantzukizun zibileko aseguru bat izan behar dute.   ·       Itsas Kapitaintzak, matrikulatzean emandako Nabigazio lizentzia eta aseguruaren […]