licencia de navegación

URETAKO MOTO

Gero eta uretako motor gehiago dago azken urteetan. Halaber, motorren potentzia ere handitu da, beraz, berariazko arau batzuk ezarri behar izan dira horiek erabiltzeak duen arriskua murrizteko, bai erabiltzen dituztenentzat, bai bainularientzat.

 

Maiatzaren 1eko BOEn argitaratutako azken nobedadearen arabera, hemendik aurrera Nabigazio lizentzia bakarrik beharko da (“Titulutxo” gisa ezaguna dena) uretako motorrak gidatzeko, potentzian mugarik izan gabe.

 

Erabiltzeko baldintzak

 

·       Nahitaezkoa da edozein Itsas Kapitaintzan matrikulatzea.

 

·       Motorrek erantzukizun zibileko aseguru bat izan behar dute.

 

·       Itsas Kapitaintzak, matrikulatzean emandako Nabigazio lizentzia eta aseguruaren eta indarrean dagoela ziurtatzen duen egiaztagiria eraman beharko ditu uretako motorrean.

 

·       Gutxienez 18 urte beteta izango beharko dira motorra erabiltzeko (edo 16 urte, guraso edo tutoreen idatzizko baimena badu).

 

·       Salbamendu-txaleko homologatua jarrita eraman behar da, bai motorra gidatzen duenak, bai bidaiari gisa doanak (5, 6 eta 7 nabigazio-eremuetarako gutxienez 100 newton).

 

·       Fabrikatzaileak adierazitako pertsona kopuruak bakarrik nabigatu ahalko du uretako motorra.

 

Oinarrizko nabigazio-arauak

 

·       Erabilera partikularra egiten bada, edo motorra egun batzuetarako alokatzen bada erabilera partikularrerako, ezingo da nabigatu alokatutako motorrak ibiltzen diren zirkuituetatik hurbil.

 

·       Debekatuta dago estropadak egiteko mugatuta dauden eremuetatik nabigatzea.

 

·       Berariaz debekatuta dago bainulariak ibiltzen diren eremuen barruan nabigatzea.Gogoratzen dugu bainatzeko eremuak hondartzaren eta baliza-lerroaren artean daudela, eta baliza-lerrorik ez badago, 200 metroko zabalerako tarte bat kontuan hartuko dela, hondartzatik, edo 50 metrokoa, gainerako itsasertzetik.

 

·       Balizatu gabeko hondartzetan gelditzeko eta handik irteteko, kostaldearekiko perpendikularra den ibilbideari jarraitu beharko zaio, betiere, 3 korapiloko abiadurara gehienez.

 

·       Egunez bakarrik erabil daitezke motorrak, eguraldi eta ikuspen ona badago.

 

·       Ezin dira erabili motorrak beste objektu flotatzaile batzuk atoian eramateko.

 

Beharrezko titulazioa

 

Uretako motorraren erabilera partikularrerako eta zirkuitutik kanpo alokatzeko, gutxienez, nabigazio-lizentzia behar da 2019ko maiatzaren 1etik.

 

Zirkuituan alokatzeko ez da titulaziorik behar.

 

Legezko xedapenak

 

259/2002 Errege Dekretua, martxoaren 8koa, uretako motorren erabileran segurtasun-neurriak eguneratzen dituena. Apirilaren 5eko 238/2019 Errege Dekretuan aldatutakoa.

 

1998ko abenduaren 16ko agindua, uretako motorrak erregistratzeko eta matrikulatzeko prozedura laburtua arautzen duena.

 

875/2014 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, aisialdiko ontziak gidatzeko itsas titulazioak arautzen dituena.