puesta de sol

Ikus ezazu, Getxon, belaontzi batetik, eguzkia nola sartzen den

Gustatuko litzaizuke eguzkia nola sartzen den belaontzi baten kubiertatik ikustea?

Baldin horretaz zalantzarik ez baduzu, ezin duzu pasatzen utzi Polaris Bat ontziaren kubiertatik eguzkia nola sartzen den ikusteko aukera; dudarik gabe, esperientzia honek ez zaitu hotz utziko.

Ilunabarra beti izaten da momentu magikoa, berezia, eta batzuentzat, are, arrastiriak ukitu erromantikoa ere izango du.

Nolanahi ere, ezin dugu ukatu ilunsentia argi berezia azaltzen den une bitxia denik. Zerua kolore horiz, laranjaz, gorriz, magentaz eta urdinez janzten eta apaintzen da, eta kolore-dantza izugarri horrek ahazteko zaila den esperientzia paregabea eragiten digun.

Ordu horri, argazkigintzaren arloan, ‘urre-ordu’ edo ‘ordu laranja’ esaten diote. Eszena hori inguratzen duten argi eta koloreak sinestezinak dira. Argazkigintza gustuko baduzu, hau ere une egokia izango duzu argi naturalarekin argazki on batzuk egiteko. Ziur apartekoa dena emaitza.

Edo osterantzean, besterik gabe, gozatu ilunabarreko uneaz momentu horretan alboan izatea nahi duzun pertsonarekin: zure bikotekidearekin, zure lagunekin, zure familiarekin… Segur aski, une hori izango da zure oporren oroitzapenik politenetarikoa.

Nabigazioari buruzko ezagutzak badituzu edo, beste barik, nabigatzeko teknikak ezagutzeko interesa baduzu, une egokia izango da bela-nabigazioaren munduan sartzeko eta hasteko. Polaris Nautika Eskolan arlo hori jorratzen hasten laguntzen dizuegu.

Esperientzia hau Beneteau Oceanis 373 ontzian biziko dugu. Belaontzi honek 11 metroko luzera eta 12 lagunentzako edukiera du, patroia barne.

puesta de sol

Puesta de sol en cubierta

Getxoko Kirol Portutik irtengo gara, H pantalanetik, hau da, gure ontzia atrakatuta dagoen tokitik. Abrarantz nabigatuko dugu, harik eta toki berezi eta aproposa aurkitu arte, bertatik eguzkia sartzen ikusi eta gozatze aldera. Zeharkaldiak bi ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, eta belaontzian bertan edari bat dastatzeko aukera ere izango dugu.

Ez duzu aukera eder hau alferrik galduko, ez?