ZER DELA-ETA DA GOMENDAGARRIA TITULAZIO NAUTIKO BAT ESKURATZEA SUHILTZAILE-KIDEGOKO OPOSIZIOAK EGITEKO ASMOA BADUZU?
Zer abantaila dute titulazio nautikoek suhiltzaile-kidegoko oposiziogileentzat? Enplegu-eskaintza publikoek (EPE edo oposizioak) sarritan eskatzen edo sustatzen dute titulazio nautiko bat izatea. Hala gertatzen da suhiltzaile-kidegoetan sartzeko proben kasuan. Askotariko titulazioak eskatu ohi dira: Nabigazio-lizentzia, Oinarrizko Nabigazio Patroi lizentzia edota Aisiako Ontziko Patroi titulazioa. Suhiltzaileen kidegoez gain, baliteke beste estamentu batzuk tituluok eskatzea, hala nola Poliziak, Ertzaintzak, Gurutze Gorriak, Babes Zibilak eta sorospen-enpresek. Polaris Nautika Eskolak beren beharretara egokitutako plan berezi bat eskaintzen die pertsona horiei, dela Nabigazio-lizentziari dagokionez, dela Oinarrizko Nabigazio Patroi lizentziari dagokionez, horiek baitira gehien eskatzen direnak. Nabigazio lizentzia. Ikastaroak goiz […]
LASTEGIA KORAPILOA
Itsas korapilo nagusia Lastegia korapiloa agian ezagunena izango da, eta esparru guztietan gehien erabiltzen dena. Itsas korapilo hau kirol nautikan erabili ohi da, eta zehazki bela nabigazioaren munduan. Korapilo honek lazo finko edo estropu bat osatzen du sokaren muturretako batean. Lastegia korapiloa mendeetan zehar erabili izan da, bere fidagarritasuna, indarra eta egonkortasuna direla eta. Lotzen den muturraren karga indarraren % 60 inguru atxikitzen duela uste da. Gainera, hainbat lanetarako erabil daiteke. Itsas esparrutik kanpo, lastegia luzaroan erabili izan zen mendizaletasunaren munduan. Dena den, 2010az geroztik Mendizale Elkarteen Nazioarteko Batasunak ez erabiltzea gomendatzen du. Dirudienez, ikusi zuten soka lasaitzeko arriskua zegoela lan […]
Itsasontzi ibilbidea eta txakoli dastatzea
Txakoli dastaketa Bilboko itsasadarrean Gaur ukatu ezin izango duzuen plan bat proposatuko dizuegu. Bilboko itsasadarrean barrena nabigatu ahal izango duzue, gure yatean (Polaris Bi), eta txakolia dastatuko duzue. Ibilbidea Nabigatu bitartean Bilboko historia eta bere iragan industriala ezagutuko duzu. Ibilbidea Getxoko Kirol Portuan hasiko da. Bertan, gure ontzia dago atrakatuta (6 pertsona eta patroia sartzen dira). Nabigatzen hasi bezain laster luxuzko etxeak ikusi ahal izango dituzu, Getxoko jauregi arkitekturan ospetsuenak. XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera bitartean eraiki ziren. Bilbora iristean, Bizkaia Zubiaren azpitik igaroko gara, Zubi Esekia izenez ere ezaguna, munduan egitura metalikoz eraikitako lehen zubi transbordadorea. Portugalete […]
Ezagutu Bizkaiko Flyscha Polaris Nautika Eskolarekin
Ezagutu Bizkaiko Flyscha Polaris Nautika Eskolarekin, itsasontziz. Bizkaiko kostaldean oso Flysch aberatsa eta interesgarria dago. Hainbat ibilbide egin ditzakegu oinez, hala nola Getxoko ibilbide geologikoa edo Barrikako geo ibilbidea. Baina Polaris Nautika Eskolarekin paisaia beste ikuspuntu batetik ikusi ahal izango duzu, itsasotik. Gure ibilbidea Getxoko Kirol Portuan hasiko da. Bertan dago gure ontzia, Polaris Bi. Motordun ontzia da eta bidaia ahalik eta atseginena izateko beharrezko erosotasun guztiak ditu. Merkataritza portuaren barruko urak zeharkatu ondoren, muturraren puntara iritsiko gara eta Bilboko abra zeharkatuko dugu. Itsaslabar izugarriak inguratuko ditugu Galea lurmuturreraino eta bertako hondartzetaraino, Ereaga eta Arrigunaga. […]
Ontzi baten gehienezko abiadura
Norbaitek lehenengoz ontzi bat bisitatzen duenean edo kirol-nautikako tituluren bat eskuratzeko praktikak hasten dituenean gehien errepikatu ohi den galderetako bat honako hau da: “itsasontzi honek zenbateko abiadura hartzen du?”. Ontzi baten gehienezko abiadura ezagutzea izan ohi da lehenengotariko kezka. Gehienetan, abiadura korapilotan esaten dugunean, zalantza eragiten dugu. Zalantza hori desagertzen joan ohi da nautikaren munduarekin loturarik ez dutenei datu hori ohiko abiadura-unitateetara bihurtzen diegunean. Baina beti egon ohi da bigarren galdera: “eta motor indartsuagoa jarriz gero?”. “Berdin dio”, erantzuten dugu, eta sinesgogortasuna eragiten dugu. Itsasontziaren kroskoaren gehieneko abiadura, betiere planeatzeko gai ez bada, eskura izan ditzakegun belaontzi gehienetan gertatzen den […]






Getxo Kaia
VISA












