Urt 17, 2024

Zer da PER?

Kategoriak:

Lortu PER titulua Polaris Nautika Eskolan Zer da PER? PER izenarekin ezagutzen dena Aisiako Ontziko Patroi titulu nautikoa da. Titulu nautiko horrekin 15 metrora arteko luzera duten itsasontziak gobernatzeko eta gehienez 12 itsas milia itsasertzetik urruntzeko gaitzen du.   PER lortzeko, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak EAEn antolatzen duen azterketa teoriko bat gainditzea, Irismen Laburreko Irrati Operadorearen (ROCA) ikastaroa egitea (guztira, 12 ordu) eta segurtasun eta nabigazioko praktikak egitea (guztira, 16 ordu).   Zergatik PER?   PER baino lehen PNB edo Oinarrizko Nabigazio Patroia titulua dago. Hona hemen bi tituluen arteko aldeak: Atribuzioak: PNB tituluak gehienez ere 9 metroko luzera duten ontziak […]