Nabigatzen

Gozatu itsasaldi batez belaontziz Bilboko itsasadarreko bokaletik

Getxo bisitatzeko asmoa baduzu eta beste ikuspuntu batetik ezagutu nahi baduzu, ez galdu aukera itsasotik bertatik ikusteko, bere erakargarritasun handienetakoa, hain zuzen.

Edo belaontzi batean ibili ez den horietakoa bazara, hau aukera bikaina izan daiteke esperientzia paregabea bizitzeko, belaontzi batean nabigatzeko, haizeak eramaten uzteko, eta itsas olatuak eta brisa sentitzeko.

PREZIOA:

45 € pertsonako
%10 deskontua Getxo Pass txartelarekin 

LEKUA:

El Abra-Getxo Kirol Portua. Kapitaintza eraikina

DATAK:

IRTEERAK ZIURTATURIK

  • Martxoak 29-30 eta 31. Apililak 1: 11:30-14:00
  • Larunbat guztietan (uztailaren 7tik – irailaren 29ra) 17:00-19:30
  • Igande guztietan (maiatzaren 20tik – urriaren 28ra) 11:30-14:00

BARNE:

Erregaia, patroi-gidaria, atrakeak, aseguruak, garbiketa eta zergak.

Janaria ez da sartzen.

EZ AHAZTU:

Eraman gomazko oinetakoak (beltzak ez), eguzkitarako krema eta hotzerako arropa.

Irteera belaontziz arratsaz Gozatzeko Bizkaiko kostaldean

Abratik nabigatzen duzun bitartean ilunabarrez goza dezakezu belaontzi batetik, arrakasta handiko bertako saldaren bat hartuz, izan ere, gure euskal gastronomiaren erakusgarririk onenetakoak dira. Horrez gain, Portu Zaharraren bistez gozatzeko aukera ere izango da. Tradizio handiko lekua da, eta han, bertako gastronomia dastatu ahalko duzu. Bestalde, Lurraren historia erakusten duten eta haitzetan kalkulatu ezin den balioa duten sekretuak gordetzen diren Galeako itsaslabarretatik ere nabigatuko da.

PREZIOA:

49 € pertsonako

LEKUA:

El Abra-Getxo Kirol Portua. Kapitaintza eraikina

DATAK:

IRTEERAK ZIURTATURIK.

Ostiral eta larunbat guztietan: uztaila eta abuztua.

ORDUTEGIA:

20:00 – 22:30

BARNE:

Erregaia, patroi-gidaria, atrakeak, aseguruak, garbiketa eta zergak, eta edari bat.

EZ AHAZTU:

Eraman gomazko oinetakoak (beltzak ez), eguzkitarako krema eta hotzerako arropa.

ZURE NEURRIRA:

4 pertsona baino gehiago bazarete, egin irteera zuen neurrira.

 

Gozatu 4 orduz nabigatzen Galeako itsaslabarretatik. Labarrak itsasotik inguratuz

Hau oso aukera ona izan daiteke jende berria ezagutzeko edo zureekin gozatzeko euskal kostaldearen paisaia itsasotik deskubritzen, lasaitzen zaren bitartean.

Nabigatzeko oinarrizko teknikak ikastea; nahi izanez gero, ontzian freskagarri bat edatea; eta, eguraldia lagun bada, itsas zabalean bainu bat hartzea. Hori guztia egin ahal izango duzu belaontzian egiten den txango honetan.

PREZIOA:

60 € pertsonako

LEKUA:

El Abra-Getxo Kirol Portua. Kapitaintza eraikina.

DATAK:

Uztailean, abuztuan eta irailean (igande guztietan). IRTEERAK ZIURTATURIK

ORDUTEGIA:

10:00-14:00

BARNE:

Erregaia, patroi-gidaria, atrakeak, aseguruak, garbiketa eta zergak.

Janaria ez da sartzen, janari arina eramatea gomendatzen da.

 

Egun osoan nabigatzen: ainguratu,  bainatu eta itsasoaz gozatzeko….

Gorlizerantz edo Castro Urdiales-erantz itsasoratzen da. Bi kasuetan, joateko bidaiak hiru ordu inguruko iraupena du eta kostaldetik oso gertu nabigatzen da, Sopelako eta Barrikako labarretako tolesturez gozatzeko.
Txangoa egiten denean, ur gardeneko toki batean botatzen dira aingurak. Orduan, astia dago igerian ibiltzeko eta, zorte apur bat izanez gero, izurderen bat ikusteko.

Aparteko aukera dute hemen nabigatzen ikasi nahi dutenek edo/eta marinel lanetan parte hartu nahi dutenek (lehorreratu, gidatu, belak  jaso…).

PREZIOA:

95 €  pertsonako
%10a diskontua Getxo Pass txartelarekin

DATAK:

Urte osoan zehar

ORDUTEGIA:

10:30-18:30

BARNE:

Erregaia, patroi-gidaria, atrakeak, aseguruak, garbiketa eta zergak.

Janaria ez da sartzen, janari arina eramatea gomendatzen da.

________________________________________

LEKUA:

Kirol Portua El Abra-Getxo. Kapitaintza eraikina.

EZ AHAZTU:

Eraman gomazko oinetakoak (beltzak ez), bainu jantzia, eguzkitarako krema eta hotzerako arropa.

ZURE NEURRIRA:

4 pertsona baino gehiago bazarete, egin irteera zuen neurrira.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK:

Getxoko turismo bulegoa
Tel: 94 491 08 00
infoturismo@getxo.eus

Www.getxo.eus/eu/turismo

https://www.getxo.eus/es/turismo/que-hacer/Getxo-costa